Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Agnès Vardari buruzko bi liburu argitaratu dira, Colección Nosferatukoak

Asteazkena, 2019(e)ko Maiatza(r)en 29-(e)an

Colección Nosferatuko bi liburu berri argitaratu dira oraintxe, Agnès Varda errealizadore frantses berriari buruzkoak, joan den martxoaren 29an 90 urte zituela zendu berritan. Bi liburuak, Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak argitaratuak, Imma Merino historialari, kritikari eta irakasle katalanak idatzi ditu.

Agnès Varda: Espigadora de realidades y de ensueños Colección Nosferatuko 15 zenbakia dena, gaztelaniaz idatzita dago; frantses errealizadoreari buruzko saiakera bat eta harekin egindako elkarrizketa bat biltzen ditu, azken hori joan den azaroan Pariseko rue Daguerreko bere etxe gogoangarrian egindakoa.

Bigarren liburua, berriz (Agnès Varda: Errealitateen eta ameskerien buruxkari), Nosferatu Bilduman 7 zenbakikoa, Imma Merinoren liburuko lehen zatiaren, zinemagileari buruzko saiakeraren, euskarazko itzulpena da, Aritz Gorrotxategik egindakoa.

Bi liburuak, beti bezala, Agnès Vardari buruzko zikloaren bidelagun izan dira. Zikloa iazko azaroan hasi zen, eta heldu den ekainaren 5ean amaituko da. Bitarte horretan, ia bere filmografia osoa eman da.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu