Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Maiatzaren 26ra arte heriotzaren inguruan hizketan jarraituko dugu San Telmon

Ostirala, 2019(e)ko Maiatza(r)en 03-(e)an

Hil honen 26an bukatuko da Heriotza. Ante la muerte erakusketa eta azken txanpa honetan ere horren inguruko jarduerek pisu handia izango dute.

Erakusketa sakon ezagutzeko museoak programatu dituen bisita gidatuez gain (asteartero eta larunbatero; 11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz), tailerrak, Zeharkako begiradak,mahai-inguruak eta aurkezpenak egongo dira, besteak beste.

Erakusketan ondare bildumekin elkarrizketan hainbat artista garaikideren lanak daude; tartean da Javier Viverren Aurelia inmortal argazki-liburua, aurelia auritaren existentzian zentratzen dena, mugarik gabe birsortzeko gaitasuna duen marmoka. Hain zuzen ere, Viverrek Zeharkako begirada bat eskainiko du erakusketara. Berak gidatuko duen bisita gidatuan erakusketa bere begiradatik ezagutzeko aukera izango da. Maiatzaren 9an da hitzordua eta doan den arren, aurrez izena eman behar da.

Argazki-liburua da ere, Anne de Gelasek maiatzaren 14an aurkeztuko duena: L’amoreuse. Bere bikotekidea bat-batean galdu ondorengo dolu prozesuan sortu zuen eta museoko aurkezpenean lanketa horren nondik-norakoak ezagutzeko aukera egongo da.

Artea dolua lantzeko tresna bat izan daitekeelako, arteterapia tailerra eskainiko du Izaskun Andonegik maiatzaren 11n, baina, lekuak beteta daude, dagoeneko.

Horrez guztiaz gain, hiru mahai-inguru izango dira maiatzean heriotzaren inguruan puri-purian dauden gaiez hitz egiteko alor horietan lanean ari diren adituekin:

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu