Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Omenaldia Javier Ortiz kazetariari maiatzaren 10ean eta 11n Egian

Javier Ortiz

Asteazkena, 2019(e)ko Apirila(r)en 24-(e)an

Javier Ortiz (1948-2009) kazetari donostiarraren heriotzaren hamargarren urteurrena beteko da apirilaren 28an. Donostia Kulturak eta bere familiak zein lagunek "Javier Ortiz: hamar urte Jamaikatik idazten" omenaldia antolatu dute. Hiru ekitaldi egongo dira.

"Javier Ortiz, talento y oficio de un periodista" (Foca Ediciones) liburuaren aurkezpena

 Maiatzak 10, 19:00. Hitzaldi aretoa

Kazetariaren zutabe eta artikuluen artean aukeraketa bat egin du Mikel Iturriak. Garbiñe Biurrun, David Fernàndez eta Isaac Rosak testu banarekin osatu dute edizioa. Isaac izan ezik, gainerako guztiak egongo dira aurkezpenean.

Bere ibilbide profesionala bitan banatzen zuen Ortizek: alde batetik, kazetari militantea (Movimiento Comunistaren bueltan); bestetik, kazetari komertziala. Aukeraketa azken etapa honetakoa da, batez ere El Mundo egunkarian plazaratutako zutabeak, baita Públicon agertutako batzuk ere. Gainera, javierortiz.net webgunean 2000ko uztailetik 2009ko apirila bitarte egunero idatzitako sarreren entresaka bat ere egin da.

Torturari buruzko mahai-ingurua

Maiatzak 11, 18:30. Hitzaldi aretoa

Dani Álvarez kazetariak gidatuko du Paco Etxeberria, Laura Pego eta Jorge del Curaren arteko solasaldia.

Eusko Jaurlaritzaren enkarguz, Kriminologiaren Euskal Institutuak 2017ko amaieran plazaratutako 1960-2014 epealdiko tortura kasuen txostenaren koordinatzaileetako bi dira Paco Etxeberria (auzi-mediku, EHUko irakaslea) eta Laura Pego (jurista, Kriminologiaren Euskal Institutuko ikertzailea).

Jorge del Cura Torturaren Analisia eta Dokumentazioguneko kide da eta Ortizek idatzitako "José K, torturado" antzezlanaren lehen muntaian aholkulari gisa aritu zen.

José K, torturado; Moma Teatre

Maiatzak 11, 20:00. Gazteszena

1996an, Ortizek torturaren kontrako hitzaldia eman zuen Madrilen. Hitzaldi hura antzezlan bihurtzeko proposatu eta halaxe egin zuen kazetariak. Sandra Toral ekoizlearen bultzadaz, 2012an taularatu zen lehen aldiz. Orduan, Carles Alfarok zuzendu zuen eta Pedro Casablanc aktorea aritu zen taula gainean. Moma Teatrek "José K, torturado" berriro eszenaratu duenez, Donostiara ekarri dugu.

Orain ere Carles Alfaro da zuzendaria, baina Iván Hermes aktorea da Jose K. "Terrorista bat da, jendez beteriko plaza batean bonba bat jartzeko asmoa du. Poliziak atxilotu egiten du, eta denbora gutxi dutenez, torturatu egiten dute sarraskirik izan ez dadin. Tortura kasu bakar batean balekotzat jotzea edozein kasutan balekotzat jotzea da".

Javier Ortiz (1948-2009) kazetari donostiarraren heriotzaren hamargarren urteurrena beteko da apirilaren 28an. Donostia Kulturak eta bere familiak zein lagunek omenaldia antolatu dute.

 

Javier Ortiz, talento y oficio de un periodista” (Foca Ediciones) liburuaren aurkezpena

Maiatzak 10, 19:00. Hitzaldi aretoa

 

Kazetariaren zutabe eta artikuluen artean aukeraketa bat egin du Mikel Iturriak. Garbiñe Biurrun, David Fernàndez eta Isaac Rosak testu banarekin osatu dute edizioa. Isaac izan ezik, gainerako guztiak egongo dira aurkezpenean.

 

Bere ibilbide profesionala bitan banatzen zuen Ortizek: alde batetik, kazetari militantea (Movimiento Comunistaren bueltan); bestetik, kazetari komertziala. Aukeraketa azken etapa honetakoa da, batez ere El Mundo egunkarian plazaratutako zutabeak, baita Públicon agertutako batzuk ere. Gainera, javierortiz.net webgunean 2000ko uztailetik 2009ko apirila bitarte egunero idatzitako sarreren entresaka bat ere egin da.

 

Torturari buruzko mahai-ingurua

Maiatzak 11, 18:30. Hitzaldi aretoa

 

Dani Álvarez kazetariak gidatuko du Paco Etxeberria, Laura Pego eta Jorge del Curaren arteko solasaldia.

 

Eusko Jaurlaritzaren enkarguz, Kriminologiaren Euskal Institutuak 2017ko amaieran plazaratutako 1960-2014 epealdiko tortura kasuen txostenaren koordinatzaileetako bi dira Paco Etxeberria (auzi-mediku, EHUko irakaslea) eta Laura Pego (jurista, Kriminologiaren Euskal Institutuko ikertzailea).

 

Jorge del Cura Torturaren Analisia eta Dokumentazioguneko kide da eta Ortizek idatzitako “José K, torturadoantzezlanaren lehen muntaian aholkulari gisa aritu zen.

 

José K, torturado; Moma Teatre

Maiatzak 11, 20:00. Gazteszena

 

1996an, Ortizek torturaren kontrako hitzaldia eman zuen Madrilen. Hitzaldi hura antzezlan bihurtzeko proposatu eta halaxe egin zuen kazetariak. Sandra Toral ekoizlearen bultzadaz, 2012an taularatu zen lehen aldiz. Orduan, Carles Alfarok zuzendu zuen eta Pedro Casablanc aktorea aritu zen taula gainean. Moma Teatrek «José K, torturado» berriro eszenaratu duenez, Donostiara ekarri dugu.

 

Orain ere Carles Alfaro da zuzendaria, baina Iván Hermes aktorea da Jose K. “Terrorista bat da, jendez beteriko plaza batean bonba bat jartzeko asmoa du. Poliziak atxilotu egiten du, eta denbora gutxi dutenez, torturatu egiten dute sarraskirik izan ez dadin. Tortura kasu bakar batean balekotzat jotzea edozein kasutan balekotzat jotzea da”.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu