Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Intxaurrondoko Ibiltariaren Asteak 25 urte beteko ditu maiatzean

Zaporeak Elkartea Grezian lanean errefuxiatuekin

Asteartea, 2019(e)ko Apirila(r)en 23-(e)an

Intxaurrondoko Haizalde Elkartea eta Donostia Kulturaren lankidetzaren ondorio da Ibiltariaren Astea, 2019ko maiatzaren 5etik 10era Intxaurrondo Kultur Etxean egingo dena eta bidaiari hauek izango dituena gonbidatu gisa: Helena Taberna eta Oraitz Garcia (Zaporeak elkartea), Iñaki Caperochipi, Mamen Etxaniz, Chechu Pajares, Ingrid Sanz eta Andrés Melero.

Urte hauetan Ibiltariaren Astea 20 lagunentzako aretoak betetzetik 200 lagunentzakoak betetzera pasa da. Trantsizioan, gainera, ez du hasierako garaietako xarma galdu.

Aurten bereziki azpimarratu nahi da Zaporeak elkarteak Atenaseko errefuxiatuei lagundu eta jaten emateko egiten ari den proiektua. Elkarteak presentzia izango du astean zehar, postu bat jarriko baitute egunero aretoan.

Hitzaldi guztiak Intxaurrondo Kultur Etxean egingo dira eta iluntzeko 20:00etan hasiko dira, igandekoa izan ezik (igandekoa 18:30ean izango da).

Azken orduko aldaketa bat egon da: Felipe Uriartek ezingo du maiatzaren 6an gurean egon eta ekitaldi hori bertan behera geratu da. Beraz, hauxe da aurtengo programa:

Sueños y Sabores, Helena Taberna eta Oraitz García (Zaporeak): maiatzak 5.

Papúa Nueva Guinea, Iñaki Caperochipi: maiatzak 7.

Route 66 bizikletan, Mamen Etxaniz: maiatzak 8. Ekitaldi hau euskaraz izango da.

From Lost to the Desert, Chechu Pajares: maiatzak 9.

El Vuelo de Apis, Ingrid Sanz eta Andrés Melero: maiatzak 10.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu