Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

21.039 parte-hartzaile Giza Eskubideen 17. Zinemaldian

Asteazkena, 2019(e)ko Apirila(r)en 17-(e)an

Joan den ostiralean, apirilaren 12an, amaitu zen Victoria Eugenia Antzokian Donostiako Giza Eskubideen 17. Zinemaldia, hiriko Udaleko Giza Eskubideak arloak eta Donostia Kulturak antolatua. Victoria Eugenia Antzokian ‒Zinemaldiaren egoitza‒ eta hiriko agertoki desberdinetan izan da lehiaketa apirilaren 5etik 12ra.

10.581 ikusle bertaratu dira Zinemaldiko filmen proiekzioetara: 6.432 Victoria Eugenia Antzokiko 20 emanaldietara, 3.779 ikasle goizeko 8 emanaldietara, 292 kultur etxeetako 8 proiekzioetara, 18 Tabakaleran programatuta dauden lau emanaldietatik lehenera (maiatzean bukatuko dira) eta 60 Martuteneko proiekziora.

9.909 bisitari izan zituzten joan den igandera arte 5 erakusketek: Rohingya exodoa, Kongoko emakumeak, Artea eta giza eskubideak, haur eta gazteen XV. ekitaldia, People on the Move eta Azkeneko gizakia Lurraren gainean.

Erakusketa horietatik lau zabalik daude oraindik: People on the Move (Udal Liburutegi Nagusia) datorren apirilaren 30era arte, Kongoko emakumeak (Okendo K. E.) maiatzaren 4ra arte, Azkeneko gizakia Lurraren gainean maiatzaren 19ra arte eta Rohingya exodoa (Aiete K. E.) maiatzaren 30era arte.

Zinemaldiko gainerako jardueretara –Errealitate birtualaren eta giza eskubideen inguruko erakustaldia, Harresitik abesten kontzertua, REACT mahai-ingurua eta Marmara lantegia– 549 pertsona bertaratu dira.

Guztira, 21.039 ikuslek parte hartu dute Zinemaldian.

Edizio honetan euskal produkzio bat baino gehiago aurkeztu dira: Soinujolearen semea (Fernando Bernués, 2018), Hilos de sororidad (Eneko Olasagasti, 2019), Behind India (Fernando Vera, 2018) eta Paseko txoriak (Juanmi Gutiérrez, 2019), harrera ona izan dutenak puntuazioa eta ikusleen kopurua kontuan hartuta.

Aurten jarraitu egin du zinea irisgarria izatearen aldeko apustuak, zentzu guztietan: azpititulatze irisgarria eta audio-deskribapena hainbat emanalditan; aparteko emanaldia Martuteneko kartzelan laugarren urtez, hurrenez hurren... Gainera, ikastetxeekin egindako lanean sakondu da, haur eta gazteentzako film guztietarako gida didaktikoak landuz.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu