Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerak

2019ko Liburuaren Nazioarteok Eguna: prentsaurrea

Asteazkena, 2019(e)ko Apirila(r)en 10-(e)an

Liburuaren Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako jarduerak aurkeztu dira. Apirilaren 23an, astelehenean, Gipuzkoa plazan Liburu Denden Elkargoaren Liburu Azoka egingo da egun osoan zehar, goizeko 9:30etik iluntzeko 21:00etara.

Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak informazio gune bat izango du Azokan, bertan liburutegiek eskaintzen dituzten zerbitzuak eta argibideak emango dira. Hurbiltzen direnentzat eskura egongo dira Yolanda Mosquera ilustratzaileak egin duen marrazkiarekin diseinatu diren orri-markagailuak.

Gainera, Liburu Denden Elkargoak gaur bertan eman ditu ezagutzera Euskadi Zilarrezko Sariak: euskaraz, Yoseba Peñaren Hariak; gaztelaniaz, Cárdeno adorno, Katharina Winkler-ena.

Informazio gehiago: 2019ko Liburuaren Nazioarteko Eguneko ekitaldiak Gipuzkoa plazan.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu