2019ko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturako guneetan

San Telmo Museoa

Thursday, 11 April 2019

Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia apirilaren 15etik 28ra.

Erregistroa eta bulego orokorrak

Erregina Erregeorde 8ko bulegoak (Victoria Eugenia Antzokia): Astelehenetik ostiralera, jaiegunak izan ezik: 9:00-14:00.

Konstituzio plaza 1eko bulegoak: Astelehenetik ostiralera, jaiegunak izan ezik: 9:00-14:00.

San Telmo Museoa

Apirilaren 15etik 28ra, 10:00-20:00 (egunero zabalik, baita astelehenetan ere).

Liburutegia itxita apirilaren 18tik 22ra, biak barne. Gainerako egunetan ohiko ordutegia: astearteak 10:00-14:00 / 16:00-20:00. Asteazkenetik ostiralera 10:00-14:00.

Urgull: Historiaren Etxea, Liburutegia eta Natur Txokoa

Apirilaren 15etik 28ra egunero zabalik egongo dira: Historiaren Etxea, 10:00-17:30; Liburutegia, 11:00-13:30 / 16:30-18:30; Natur Txokoa, 16:30-18:30.

Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatilak

Victoria Eugenia: leihatila egunero egongo da zabalik (11:30-13:30 / 17:00-20:00).

Antzoki Zaharra: leihatila egunero egongo da zabalik (11:30-13:30 / 17:00-20:00).

Kultur etxeak eta liburutegiak

Aiete Kultur Etxea: apirilaren 15ean eta 18tik 22ra, itxita; apirilaren 16, 17 eta hilaren 23etik 26ra: 10:00-14:00.

Casares eta Tomasene Kultur Etxeak: betiko ordutegia mantenduko dute, apirilaren 18tik 22ra izan ezik (egun hauetan itxita). Gainerakoetan, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan (Tomasene soilik), 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Egia Kultur Etxea: apirilaren 15etik 28ra astelehenetik ostiralera egunero zabalik (10:00-14:00), hilaren 18tik 22ra izan ezik (egun hauetan itxita). Gainera, 16an eta 23an arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 16:00-19:00.

Ernest Lluch Kultur Etxea: Liburutegia (ARCCO 2. pisua) eta Haur Liburutegia (ARCCO 1. pisua), apirilaren 15etik 28ra, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Salbuespenak: apirilaren 18tik 22ra, itxita.

Haur Liburutegi Nagusia eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunea (Fermin Calbeton, 25): apirilaren 15etik 28ra, astelehenetik larunbatera, 10:00-14:00; apirilaren 16an eta 23an, arratsaldez ere: 16:00–19:00. Apirilaren 18tik 22ra, itxita.

Larrotxene eta Intxaurrondo kultur etxeak: apirilaren 15etik 28ra, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; Intxaurrondo Kultur Etxea arratsaldez ere zabalik hilaren 15ean eta 23an (10:00-14:00; 16:00-19:00) eta Larrotxene hilaren 17an eta 24an (10:00-14:00; 16:00-19:00). Apirilaren 18tik 22ra, itxita.

Larratxo Liburutegia: apirilaren 15etik 17ra eta 23tik 26ra, 10:00-14:00. Apirilaren 18tik 22ra, itxita.

Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder): ohiko ordutegia mantentzen da, hilaren 18tik 22ra izan ezik (egun hauetan, itxita): astelehenetik ostiralera, 10:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Loiola Kultur Etxea: apirilaren 15etik 28ra, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; hilaren 17an eta 25ean, arratsaldez ere zabalik: 16:00-19:00. Apirilaren 18tik 22ra, itxita.

Lugaritz Kultur Etxea: apirilaren 15etik 28ra, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; hilaren 17an eta 24an, arratsaldez ere zabalik: 16:00-19:00. Apirilaren 18tik 22ra, itxita.

Okendo Kultur Etxea: ohiko ordutegia mantenduko du, hilaren 18tik 22ra izan ezik (egun hauetan, itxita); gainerakoan, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Add comment


Security code
Refresh

Social Networks

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin