Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Niña Coyote eta Chico Tornado taldearen egonaldia Intxaurrondon

Niña Coyote eta Chico Tornado

Asteazkena, 2019(e)ko Apirila(r)en 03-(e)an

Zuzeneko kontzertuak prestatzeko egonaldia egin du Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak otsailean Intxaurrondo Kultur Etxean. Era berean, topaketa bat egin zuten Lauaizeta ikastetxeko ikasleekin otsailaren 21ean. Horren berri emateko bideoa prestatu du Larrotxene Bideok. Gogoratu taldeak kontzertua emango duela Intxaurrondon bertan apirilaren 13an, gaueko 22:00etan, Dkluba zirkuituaren barruan. Aurretik Liher arituko da.

Munduko hainbat tokitan barrena ibili ondoren, Aitzstar laugarren diskoa aurkeztuko du Donostiako bikoteak.

Egonaldi hauek Musikagela zerbitzuaren eremuan kokatzen dira. Donostiako musika anplifikatua egiten duten taldeei zuzendutako zerbitzu publikoa da. Hiriko musika-jarduera sustatzeko eta dinamizatzeko proiektu bat da, entsegurako lokalak, kontzertuak, ikastaroak, aholkularitza eta beste ekimen batzuk barne hartzen dituena. Intxaurrondo eta Egia Kultur Etxeetan kokatuta dago.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu