Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

"Sherezade eta tipularen azalak" antzezlanak irabazi du XIX. Donostia Antzerki Saria

Ana Pimenta, Miren Azkarate eta Jon Insausti

Ostirala, 2019(e)ko Martxoa(r)en 15-(e)an

Vaivén Produccionesen Sherezade eta tipularen azalak izan da XIX. Donostia Antzerki Sariaren lan irabazlea. Martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazoarteko Eguna dela eta ospatuko den galan, Vaivéneko zuzendaria den Ana Pimentak, Andres Nagelen Maqueta 2º artelana jasoko du. Ondoren, Axut! konpainiak Zazpi Senideko antzezlana eskainiko du.

Vaivén Producciones konpainiak 12.000 euro jasoko ditu eta Andrés Nagelen artelana. Aurtengoarekin, Vaivén Producciones konpainiak Donostia Antzerki Saria jasotzen duen bigarren aldia da, 2002. urtean ere irabazi baitzuen Lotsagabe lanarekin. Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an izango da, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, 19:30ean, Victoria Eugenia antzokian. Ekitaldiaren hasieran saria emango da eta, ondoren, Zazpi Senideko antzezlana eskainiko da, bigarren sailkatu zen lana, hain zuzen ere.

Ohikoa izaten ohi da sari-emate ekitaldia eta gero, Donostia Antzerki Saria irabazi duen antzezlana eskaintzea, baina aurten ez da horrela izango. Vaivén Producciones konpainiak ikuskizuna bukatutzat eman zuen eta ezin izan du berreskuratu martxoaren 27ko ekitaldirako. Gauzak horrela, eta Donostia Antzerki Sariaren oinarriei jarraituz, epaimahaiaren erabakiz bigarren sailkatu den lana antzeztuko da.

Gonbidapenak martxoaren 26ean eta 27an egongo dira eskuragarri Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan (11:30-13:30 / 17:00-20:00).

Informazio gehiago: XIX. Donostia Antzerki Saria Vaivén Producciones konpainiaren “Sherezade eta tipularen azala” antzezlanarentzat.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu