Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Poesialdia: Donostiako Poesiaren Astea martxoaren 20tik 25era

Poesialdi: Donostiako Poesiaren Astea: martxoaren 20tik 25era.

Asteartea, 2019(e)ko Martxoa(r)en 12-(e)an

Poesialdia Donostia Kulturak sortutako programa bat da Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Martxoaren 20tik 25era egingo da gune hauetan: Egia eta Intxaurrondo kultur etxeak, Liburutegi Nagusia, Victoria Eugenia Club eta UPV/EHU kanpusa.

Hona hemen programazioa:

Martxoak 20: Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren sari banaketa. Liburutegi Nagusia, Mandas Aretoa. 19:00. Euskaraz.

Martxoak 21: Olerkiaren Txokoa & Musikeneko musikariak. Poesia errezitaldia musikatuta. Intxaurrondo Kultur Etxeko Liburutegian. 18:00. Euskaraz.

Martxoak 21: Adam Zagajewski eta Ramón Andrésen arteko solasaldia. Club Aretoa. 19:00. Polonieraz, aldibereko itzulpenarekin euskaraz eta gazteleraz. Azken ordua: ekitaldi hau BERTAN BEHERA geratu da Adam Zagajewski ondoezik baitago.

Martxoak 22: Goseak janak: Idurre Eskisabel & Dana. Poesia errezitaldia musikatuta. Liburutegi Nagusia, San Jeronimo Aretoa. 19:00. Euskaraz.

Martxoak 22: Las olas no tienen quien les escriba: Jorge Pascual & Jorge González. Poesia errezitaldia musikatuta. Egia Kultur Etxeko Liburutegian. 19:00. Gazteleraz.

Martxoak 23: Lau Haizetara: Itziar Zubizarreta & Taun Taun teatroa. Haurrentzako ikuskizuna. Liburutegi Nagusia, San Jeronimo Aretoa. 11:00. Euskaraz.

Martxoak 25: Campus Poétique: Maddi Zubeldia & Open mic. UPV/EHU, I. Barriola Zentrua. 19:00. Frantsesez, euskaraz eta gazteleraz.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu