Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Inauterietako jantzien diseinuen I. Saria Intxaur Txiki konpartsarentzat

Intxaur Txiki konpartsa

Ostirala, 2019(e)ko Martxoa(r)en 01-(e)an

Atzo gauean, Ilunben 2019ko Konpartsen aurkezteko ospatutako ekitaldian, Inauterietako jantzien diseinuen I. Saria eman zen. Intxaur Txiki konpartsa, "Cuadros" izeneko gaiarekin, irabazlea suertatu zen lehenengo edizio honetan; Intxaurrondokoen atzetik Eureka konpartsa, "Coco, la película", eta Altzako Alegría de Alza, "Äfrica moderna", bigarren eta hirugarren postuetan geratu ziren hurrenez hurren.

Aipatuko Saria, Donostia / San Sebastián Festak-ek antolatu zuen, Donostiako Modaren Klusterrarekin batera eta Garbera merkataritza zentroaren babesarekin batera. Sari gisa, Donostiako oihal dendetan erosteko 2.000€ko txartela irabazleentzako eta 1.000€ko bi txartel bigarren eta hirugarren sailkatuentzat.

Ekitaldia bukatu orduko, Ernesto Gascok -Donostiako alkate ordeak-, Alfonso Gurpeguik -Festa Jarduetarako zinegotziak-, Nuria Vegasek -Garbera Merkataritza zentroa-, Laura Chamorrok -Donostiako Modaren Klusterra– eta Iñigo Garcíak –SS Shops– sariak banatu zituzten

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu