Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekitaldi gurean

Gure ahotsak

Ostirala, 2019(e)ko Martxoa(r)en 01-(e)an

Hirian egiten diren emakumeen asterik beteranoenak abiatuko dira datorren astelehenean, martxoaren 4an: Altzan XXXIV.a eta Intxaurrondon XXXI.a. Albiste honetan Donostia Kulturaren sarean hilabetean zehar izango ditugun hainbat ekitaldi bildu ditugu.

Altzako XXXIV. Emakumeen Astea martxoaren 4an hasiko da Larratxo Kultur Etxean, arratsaldeko 17:00etan. Ostadar, Uztai Belar eta Elkarte Berri elkarteek antolatzen dutena, Diana López Varela gidoilari eta kazetariaren Ni calladita ni bonita hitzaldiak inauguratuko du. El club de las primeras esposas, 1996 (The First Wives Club, 1996) filma izango dugu 5ean, Pecata minuta antzezlana eskainiko du Emakume Ausartak taldeak 6an eta Virginia Imaz clown-ak Sex o no sex ikuskizuna hilaren 7an.

Uztai Belar eta Ostadar elkarteetako emakumeek eginiko pintura, eskulan eta josketa-lanen erakusketa egongo da ere martxoaren 4tik 7ra.

Tomasene Kultur Etxean, hilaren 14an, Begirada feminista Altzako puntu kritikoei ikus-entzunezko laburra, Kattalin Minerrek egindakoari buruz arituko dira solasean. Juana Arangurenek dinamizatuko du Plazandreok eta Kulero Morearekin batera antolatutako saioa.

Intxaurrondoko XXXI. Emakumeen Astea ere martxoaren 4an zabalduko da iluntzeko 19:00etan Intxaurrondo Kultur Etxean Olana Lissen kontzertuarekin. 5ean, toki eta ordu berean, Jon Juanes Iragorri eta Ainhoa Palomoren Raketistak lehen eta orain filma botako da. Ondoren Kristina Zoritak gidatutako solasaldia egongo da. Filmarekin lotura duen erakusketa ere egongo da martxoaren 7ra arte Intxaurrondo Kultur Etxean.

Martxoaren 6an Intujai Teatrok Ama-Alu-Lur antzezlana taularatuko du gaztelaniaz. 7an beste film bat: labetik atera berri den LOU, Dantzan jo ta ke, oinak lehertu arte. Andrea Lopetegi, Izotz Barrio eta Usua Garinen filmak Lou Olangua rockero aitzindariaren figura jorratzen du. Ondorengo solasaldia ere Kristina Zoritak gidatuko du. Hilaren 8an, berriz, Lagunak eta Intxaurrondo Berri emakumeen elkarteak bat egin dute deitutako greba feministarekin.

Bestalde, martxoaren 16an, Urban Femme Festibala izango dugu Intxaurrondon: Anier, La Basu, La Furia eta Audry Funk.

Aieten azpimarratzekoa da martxoaren 24ra arte bisitatu daitekeen Frida Kahlo, artista eta aktibista erakusketa. Gainera, martxoaren 14tik aurrera Andrea Escargot irudigilearen lana izango da Ilustratzailearen Txokoan.

Egian ere Dandai Elkarteak Dandai Egiatik sortzen erakusketa paratu du martxoaren 29ra arte. Hilaren 20an, berriz, Memoria, emozioak eta agentzia feminista: emakumeak trantsizioan ekitaldia antolatu du. Eli Etxabegurenek (Kolpe Morea) emango du hitzaldia.

Ernest Lluch Kultur Etxeak Emakume-erretratuak zikloa antolatu du martxoan IESU Parrokian, iluntzeko 19:15ean: 4an, Hitchcock-en Vértigo (1958), 11n Hannah y sus hermanas, Woody Allen-en 1986ko filma eta 25ean Mad Max. Furia en la carretera (2015).

Loiolan bi ekitaldi azpimarratuko ditugu: Berta Ferminista erakusketa 5etik 15era Loiola Kultur Etxean. 14an kultur etxean bertan, 19:00etan, Emakume Ausartak taldeak Pecata Minuta antzezlana taularatuko du.

Lugaritzen Elisa y Marcela antzezlana eszenaratuko du martxoaren 23an eta 24an A Panadaria taldeak. Maider Zabalegi musikariak kontzertua emango du hilaren 29an. Martxoaren 1ean La Troupe de Erdialde Puebla de mujeres antzeztuko du.

Azkenik, Okendo Kultur Etxeak bi erakusketa azpimarragarri ditu: Zientzia lanean martxoaren 23ra arte eta hilaren 29an abiatuko den Kongoko Emakumeak. Itxaropen bidea, Isabel Muñoz-ena.

Liburutegiek literatur solasaldien ohiko programazioan txertatu dute gaia: Fleur Jaeggy-ren Proleterka (5ean), Dubravka Ugresic-en The Ministry of Pain (11n) Maite Gurrutxagaren Habiak (12an), Elizabeth Strout-en Todo es posible (13an), Janne Teller-en Nada (20an), Françoise Sagan-en Bonjour tristesse (25ean) eta Eider Rodriguezen Bihotz handiegia (28an).

Hiru ikuskizun digugu Victoria Eugenian:

Martxoaren 7an Gure ahotsak kontzertua: Izaro, Elena Setién, Olatz Salvador eta Sara Mansilla musikariek eskainiko dutena.

Martxoaren 29an Olga Pericet dantzariak La espina que quiso ser flor o la flor que soñó con ser bailaora ikuskizuna taularatuko du.

Martxoaren 31n, Allison Miller bateria-jotzaileak kontzertua emango du Victoria Eugenia Cluben.

Amaitzeko dFERIAn eta Poesialdian, poesia jaialdian ere egongo da tarterik.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu