Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Haur eta gazteek giza eskubideen inguruan eztabaida dezaten Giza Eskubideen 17. Zinemaldiak hiru film eskainiko ditu

Leo Da Vinci

Osteguna, 2019(e)ko Otsaila(r)en 21-(e)an

Hezkuntza zentroei zuzendutako goizeko saioetan, Ploey – Bakarrik hegan inoiz ezLeo Da Vinci: Mona Lisa misioa eta Aurora pelikulak proiektatuko dira. Izen emate epea zabalik da.

Ploey – Bakarrik hegan inoiz ez (2018), Leo Da Vinci: Mona Lisa misioa (2018) eta Aurora (2016) filmen proiekzioekin, ikasgelan giza eskubideekin lotutako gaietan sakontzea lortu nahi da.

Pelikula hauek eskaintzearen helburua da Donostiako ikasleek eskolan giza eskubideen inguruan eztabaida sakon dezaten. Horregatik, aurreko urteetan bezala, hiru pelikula hauek Ikertzek prestatutako gida didaktiko batekin osatuko dira. Era honetan, 17. edizio honetarako hautatutako pelikuletan aipatzen diren gaiak zinemara joan aurretik eta ondotik, gelan landu ahal izango dute.

Iaz, 5.000 ikasle baino gehiagok parte hartu zuten.

Euskaraz izango dira emanaldi guztiak eta aipatutako gida didaktikoei esker, haurrek desberdintasunaren alde, on izatearen indarra edota ametsak betetzeak balio duenaren inguruan kontzientziatu eta sentsibilizatu ahal izango dira.

Victoria Eugenia Antzokian goizeko 10:00etan izango dira saioak, eta ikasleek euro bana ordaindu beharko dute saiora joateko.

Proiekzio egutegia honako hau da:

Ploey – Bakarrik hegan inoiz ez (82 min)

Noiz: Apirilak 2, 3 eta 4

Adina: 6 eta 9 urte artean

Urre-txirri gazte baten historia azaltzen digu. Hegan ikasteko arazoak ditu; horregatik, negua heltzean, ezin du bere familiakoekin migrazioa egin klima epelagoko toki batera. Bere adiskideek lagunduta, aurrera egin ahal izango du etsaiz jositako mundu batean, benetako heroi bilakatu arte.

Gida didaktikoa

Leo Da Vinci: Mona Lisa misioa (83 min)

Noiz: Apirilak 10, 11 eta 12

Adina: 10 eta 12 urte artean

Leo Da Vinci, burua ideiaz gainezka daukan margolari eta asmatzaile gaztea, Mona Lisarekin maitemintzen da. Lisak sute batean etxea galduko du, eta Leok, hari lagundu nahian, abentura zoro eta zirraragarri bati ekingo dio. Hala, aspaldi-aspaldi Montecristo uhartetik hurbil hondoraturiko itsasontzi pirata baten bila abiatu, eta itsasontziko altxor izugarria aurkitzen saiatuko da. Berak uste du altxor horri esker konponduko dituela Lisaren arazoak, eta biek batera hasiko dute bidaia, lagunekin elkar hartuta, jakinik ere bidaia ez dela izango batere samurra.

Gida didaktikoa

Aurora (90 min)

Noiz: Apirilak 5

Adina: 13 eta 16 urte artean.

13 urteko neskato bihurriaren erretratua egiten duen Aurora (Jamais contente) filmak Berlinaleko Jury Génération-ek eskainitako eta Europako Zinemako Gazte Epaimahaiak Europako pelikularik onenari emandako sariak irabazi ditu.

Inguruneari, familiari, mutilei, frantseseko irakasleari eta bere buruari ere, aurre egiteko modu berezia dauka hamahiru urteko Aurorak. Desafiatzaile eta bihurria, beste neurri bateko arazoak eta erronkak eskaintzen dizkion etapa berriaren mugak miatzen dizkio Aurorak. Gaizki portatzen delako gurasoek barnetegira eraman nahi dute, bere lagunik onenak bakarrik uzten du, eta aldi berean berak hainbeste miresten duen mutilak bere rock taldean kantatzeko eskaintza egiten dio.

Izenemateko orria

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu