Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2019an jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak onartu ditu Donostia Kulturak

NCC: dkluba by Lorena Otero

Astelehena, 2019(e)ko Otsaila(r)en 18-(e)an

Donostian musika, antzerki, dantza, liburu, ikus-entzunezko eta ikusmen-arteen jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak lehiaketa bidez emateko deialdia egin zuen Donostia Kulturak 2018ko urrian. Prozesu guztia amaituta, zortzi elkarteren artean banatu dira aurreikusitako 100.000 euroak. Hamabi proiektu geratu dira kanpoan.

2019ko urtarrilaren 28an behin-behineko ebazpen-proposamena egin zuen organo instrukzio-egileak. Hamar eguneko epea izan zuten interesatuek alegazioak aurkezteko. Alegaziorik egon ez denez, proposamena behin-betiko bihurtu da.

Dirulaguntza hauek onuradunei oinarrietan xedatutakoaren arabera banatuko dira: %60 erakundeak emakida onartzen duen unean eta gainerako %40a dirulaguntza justifikatzeko eskatutako dokumentuak aurkeztu eta onartzen direnean.

Beheko loturetan dagoen informazioaz gain, kontsulta telefonoa hauxe da: 943 48 11 50.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu