Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Altzako XVIII. Bertso Aroa: martxoaren 22tik aurrera

neretik-andoni egaña

Asteazkena, 2019(e)ko Martxoa(r)en 20-(e)an

Altzania Kultur Elkartea, Altzako bertsozaleak, Bizarrain eta Donostia Kulturak osatu dute martxoaren 22tik apirilaren 2ra gauzatuko den Altzako XVIII. Bertso Aroa.

Martxoaren 22an Bertso marraztuak emanaldia eskainiko dute Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi eta Unai Gaztelumendik El Nido tabernan gaueko 22:00etan.

Martxoaren 30ean Bertso bazkaria izango dugu Herrera Kirol Elkartean. 14:00etan hasiko da eta Uxue Alberti eta Unai Iturriaga arituko dira bertsotan. Gai-jartzailea Joseba Alkiza izango da.

Hilaren 31n Plaza Gorrian egiten den bertso jaialdiaren txanda izango da, Eli Pagola, Amets Arzallus, Haritz Mujika eta Oihana Iguaran bertsolariekin. Gorka Segurola izango da gai-jartzailea. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da saioa.

Amaitzeko, apirilaren 2an bertso paperen emanaldia osatuko du Andoni Egañak Tomasene Kultur Etxean, iluntzeko 19:30ean: Neretik.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu