Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Giza Eskubideen aldeko Baliabide Pedagogikoen I. Nazioarteko Mintegia, Eskura Zentroaren Eskutik

Asteartea, 2019(e)ko Otsaila(r)en 12-(e)an

Otsailaren 20 eta 21ean, Giza Eskubideen aldeko Baliabide Pedagogikoen I. Nazioarteko Mintegia ospatuko da San Telmo Museoa eta Aiete Jauregian eta izen-ematea zabalik dago Eskuraren webgunean.

Hain zuzen ere, Eskura, Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Zentroa (Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalaren artean sortua) da mintegiaren arduraduna. Zentroaren jarduera-ardatzetako bat baliabideak zabaltzea da, eta; horretarako, ekintza garrantzitsuena Giza Eskubideen aldeko Baliabide Pedagogikoen I. Naziarteko Mintegia izango da. Edizio honetarako Migrazioen gaia aukeratu da.

Zinea, musika, unitate didaktikoak eta argazkilaritza izango dira, besteak beste, aurkeztuko diren baliabide pedagogikoak. Halaber, baliabideen sortzaileak eta migrazioen zein giza eskubideen alorreko adituak izango dira gurean, Raúl Delgado Wise Gizarte Zientzietako Doktorea kasu, zeina, irekiera hitzaldiaren arduradun izango den. Delgado Wisez gain, honako pertsona hauek hartuko dute parte: Raúl García, Gemma Pinyol, Alfonso Apicella, Maria José Pérez de la Romana, Roanna Tay, Jonan Fernández, Istar Montull, Tom Law, Brisa Fennoy, Izaro Andrés eta Iker Lauroba.

Informazio gehiago eta egitarau osoa

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu