Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Manuel Ariasen, Museo Nacional de Esculturaren zuzendariordearen, hitzaldia San Telmon

Asteartea, 2019(e)ko Otsaila(r)en 12-(e)an

Manuel Ariasek, Museo Nacional de Esculturako (Valladolid) zuzendariordeak, eskainiko duen hitzaldiak emango die amaiera Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak erakusketarekin lotutako jarduerei. Hitzaldia, Fuentes para la anatomía de la Pasión: tormento corporal y redención, otsailaren 14an, osteguna, izango da, 19:00etan museoko Ekitaldi Aretoan, sarrera librearekin lekuak bete arte. 

Manuel Arias Martínez, Valladolideko museoaren zuzendariordea izateaz gain, museoko Bildumen Arloko arduraduna da eta espezializatua dago Espainiako Errenazimentuan, bereziki Alonso de Berrugueten, Juan de Junin eta Gaspar Becerran; hain zuzen ere, azken horren inguruan egin zuen doktorego tesia. Argitalpenen artean nabarmentzekoak dira El marquesado de Astorga: arquitectura, coleccionismo y patronato (2005) eta Alonso Berruguete. Prometeo de la escultura (2011).

Hitzaldi hau eta San Telmok antolatutako bisita gidatu programatuak (asteartean eta larunbatean) Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak erakusketarekin lotutako azken jarduerak izango dira; izan ere, erakusketa igande honetan, otsailak 17, bukatuko da.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu