Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Zinegoak 2019k Antzoki Zaharra bisitatuko du

Zinegoak 2019

Ostirala, 2019(e)ko Martxoa(r)en 01-(e)an

Datorren martxoaren 4, 5 eta 6an, Zinegoak 2019k Antzoki Zaharra bisitatuko du. Otsailaren 18 eta martxoaren 3 artean Bilbon ospatzen den Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdi honetako bi film luze eta film labur sorta bat proiektatuko dira.

Ehgam-ek Gehitu-k, Zinegoak eta Donostia Kulturak, hamaikagarren aldiz ondoz ondokoz, Antzoki Zaharra bisitatzen duen sariketa honen lagin bat aurkezten dute.

Aurreneko bi egunetan Rafiki (2017) eta Ni d’Ève ni d’Adam. Une histoire intersexe (2018) film luzeak proiektatuko dira, erakustaldia otsailaren 6an amaituko delarik film labur sorta batekin.

Programazioa

Antzoki Zaharra / 19:30

martxoak 4: Rafiki (2017). Hegoafrika-Kenya-Frantzia-Herbeherea-Alemania. Zuzendaritza: Wanuri Kahiu

“Neska keniar jatorrak emazte keniar onak dira”, baina Kena eta Ziki ez dira horrekin konformatzen. Euren familiak lehiakide politikoak dira, baina neskei bost axola zaie eta lagunak egingo dira. Babesa aurkituko dute batak bestearengan eta, gizarte kontserbadore horretan, euren ametsak bilatzen lagunduko diote elkarri. Euren arteko maitasuna pizten denean, hautatu egin beharko dute: zoriontasuna ala segurtasuna..

martxoak 5: Ni d’Ève ni d’Adam. Une histoire intersexe (2018). Frantzia. Zuzendaritza: Floriane Devigne

Pieza hau hausnarketa bat da, intersex diren pertsonek euren gorputzaz jabetzeko eta euren identitate propioa eraikitzeko bideei buruzkoa. Hainbat galdera jaurtitzen ditu ere, esaterako, gure gizarteak, arau sozialen izenean, noraino heltzeko prest dauden; edo zer esan nahi duen gizon, emakume edo... bietatik pixka bat izateak..

martxoak 6: Film laburrak

Sarrerak: 5 €

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu