Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Otsailean bukatuko dira museoan ikusgai dauden aldi baterako erakusketak

Asteartea, 2019(e)ko Otsaila(r)en 05-(e)an

Gaur egun San Telmo Museoan ikusgai dauden erakusketak dira Arrikrutzeko lehoia, Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak eta Aita Labururen buruaren bisita eta anatomia, eta hirurak otsailean bukatuko dira; hurrenez hurren, otsailaren 10ean, 17an eta 24an.

Igande honetan amaituko da Arrikrutzeko lehoia. Erakusketaren pieza nagusia Arrikrutzeko koban (Oñati, Gipuzkoa) berreskuratutako haitzuloetako lehoiaren hezurdura da, Iberiar Penintsulako handiena. Hortik abiatuta, animalia horiek eta beren garaia, Pleistozenoa, ezagutzeko aukera du bisitariak.

Ixten hurrengoa, hilaren 17an,  Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak izango da. Honek Ibilbidea egiten du gorpurtzaren asmatze artistikoaren une aipagarri batzuetatik, Errenazimendutik Ilustraziora bitartean eman zirenak balio handiko ia ehun maisulanen bidez, besteak beste, artista hauenak: Juan de Juni, Pedro de Mena, Anchieta, Berruguete, Ribera, Rubens, Zurbarán, Juan Valdés eta Le Brun. Honekin lotuta hitzaldia eskainiko du Manuel Ariasek, Museo Nacional de Esculturaren zuzendariordeak, otsailaren 14an San Telmo Museoan.

Azkenik otsailaren 24an amaituko da  Aita Labururen buruaren bisita eta anatomia. Erakusketa-proiektu hau Oier Etxeberriak Aita Labururen (Bilbo 1887 – Erroma 1972) Aita Laburuk (Bilbo 1887 – Erroma 1972) egindako ikerketen aniztasunetik abiatzen da, eta haren produkzio intelektuala kokatzeko ibilbide bat egitea du xede, ikuslea protagonistaren buruan sartzera gonbidatuta. Hain zuzen ere, Etxeberriak berak eta Olatz González Abrisketa antropologoak solasaldia eskainiko dute hilaren 22an.

Horiek amaituta, martxoan zabalduko ditu museoak datozen erakusketak: Arzaken eta sukaldaritzaren ingurukoa bat eta  Heriotzari buruzkoa bestea, azken hori, gainera, museoak berak produzitutakoa.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu