Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Film laburraren estreinaldia: La Marcha de (San) Sebastián

La marcha de (San) Sebastián

Asteazkena, 2019(e)ko Urtarrila(r)en 02-(e)an

Datorren astelehenean, urtarrilaren 7an, Antzoki Zaharreko lehiatilan egongo dira eskuragarri urtarrilaren 16an emango diren bi paseetarako (19:30 eta 20:30) gonbidapenak. Leihatilaren ordutegia: 11:30-13:30 / 17:00-20:00.

La Marcha de (San) Sebastian Manuel Aguilar-ek idatzi eta zuzendutako film labur musikala da, Galipot Zinemak ekoiztua. Sebastian eta Claire Donostian egun batzuk igarotzen ari den turista bikotea da. Parte Zaharretik paseatzen duten bitartean, Sarriegiren estatua ukitu eta mundu musikal batean murgilduko dira, hiriko jai handiaren benetako protagonistak bilakatuz: Danborrada.

Fernando Ruiz eta Teresa Alzuru dira film laburraren aktore nagusiak. Gaztetxo Antzerki Eskolak sortu ditu koreografiak eta hainbat hiritar ezagunen cameo eta agerraldi bereziak ere ikusiko dira.

Galipot Zinema ekoiztetxea 2015ean sortu zen Donostian eta orain arte honako film labur hauek ekoiztu ditu: "Mañana", "Ritual" eta "Podéis ir en paz".

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu