Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Donostia Kulturak zerbitzuen gida aurkeztu du #hauereDKda

#hauereDKda

Asteartea, 2018(e)ko Abendua(r)en 11-(e)an

* Hiriko festa eta kultur eskaintzan aktiboki parte hartzeko 50 kanal.

* Denon eskura dauden 16 kulturgune + 18 liburutegiz osatutako sarea.

* Zerbitzu hauen artean gehienak doakoak dira.

* #hauereDKda izeneko gidan hiritarrengana & hiritarrekin komunikazioa eta parte-hartzeko bideak sendotzeko asmoz, zerbitzuek gure erakundean merezi duten protagonismoa eskura dezaten.

Hementxe duzu gida bera ikusteko eta jaisteko aukera: #hauereDKda zerbitzuen gida (pdf).

Donostia Kulturak, hain zuzen ere, kultura jartzen du hiria garatzeko eta proiektatzeko aktibo nagusien artean. Hainbat udal ekipamendu eta zerbitzu kudeatzen ditu, eta, gainera, kultura-eremu guztietan programatzen du, jaialdiak antolatzen ditu, eta, batik bat, kultura-plataformak sustatzen ditu Donostian, ekimen publikoa eta pribatua bateratuta.

Hamasei kultura-ekipamendu kudeatzeaz gainera, honako programa eta marka hauek ditu: Victoria Eugenia Antzokia, Heineken Jazzaldia, San Telmo Museoa, Olatu Talka, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, DKluba, Other Words, Giza Eskubideen Zinemaldia, Korner, Literaktum, DK Irratia, Musikagela, Txikijazz, Glad is the Day, Eguzkiteka, Larrotxene Bideo, Poltsiko Antzerkia, Liburuka, Ballet T...

Herritarren erdia baino gehiago Donostia Kulturako bazkide da. Alegia, DK txartela da eta, beraz, gida honetan ageri diren DK zerbitzuetarako irispidea (liburutegietako mailegu-zerbitzua edo 500 ikastaro eta lantegitik gora, besteak beste), bai eta kultura-kontsumorako laguntzez baliatzeko bidea ere, zozketen eta deskontuen bidez. Programazioa DK Agenda zabalaren bidez jakinarazten da eta, beraz, gida honetan ez gara hor sartuko. Gida honek zerbitzuen eta herritarrek ikus-entzule eta hartzaile izateaz gainera parte hartzeko eta sortzeko dituzten bideen berri ematen du. Eskaintza hau du eskura edozein donostiarrek, kultura-eragile benetan aktibo bihurtzeko. DKaktiba zaitez!

Ikastaroak, lantegiak, masterclass-ak...

Donostia Kulturak kultura-eremu guztietan, urte osoan eta adin guztietarako eskaintzen du prestakuntza. Hamaika kultura etxeak, Donostiako zortzi auzotan banatuta, 500 ikastarotik gora eskaintzen dituzte ikasturtean, kultura-eremu guztietan, eta hori aukera ezin hobea da sortzeko, jolas egiteko, ikasteko... Horren adibiderik onena da Larrotxene Bideok eta DK Irratiak (Casares Irratiak) ikus-entzunezkoen arloko prestakuntza praktikoan duten eginkizuna.

Gainera, Arte Eszenikoen arloan, topaketak eta masterclass-ak programatzen dira arlo horretako protagonistekin, bai eta dantza-lantegiak ere koreografoekin (Ballet T). DKk beste prestakuntza-aukera askorekin osatzen du bere eskaintza urte osoan, hasi San Telmo Museoko lantegietatik eta Musikagelako ikastaroetaraino. Tartean, badira eskola-taldeentzat pentsaturiko programak ere: Eskolatik Antzokira, Eskolatik San Telmora.

Prestakuntza horrek, azken buruan, nork geure baitan dugun artista kanporatzen laguntzen du.

Kultur etxeetako ikastaroak

Ballet Tko lantegiak

Master Class-ak, artista gonbidatuak

Larrotxene Bideo (zinea eta bideoa)

DK Irratia (irratia, podcast, audioa)

Musikagela

Olatu Talka Jaialdia

Liburutegietako ikastaroak

STMko ikastaroak

Irakurketa sustatzea (Liburuka)

Jaietako jardueretarako prestakuntza

& ikastetxeak

Internet + Wifi doan

DK txartelak berehala eta doan ematen du Wifi udal sarerako sarbidea. Baita Donostiako Liburutegien Sarean herritarrek eskura dituzten ordenagailuek ere. Gainera, Donostia Kulturak KZ Guneak hartzen ditu bere kultur etxeetan: Interneten prestatzeko eta IT txartelaren probak antolatzeko eta egiaztatzeko guneak.

Wifi doan

Ordenagailuak eskura

KZ Guneak

Sorkuntzarako eta proba-saioetarako guneak

Donostia Kulturak herritarren esku jartzen ditu kultura-sorkuntzarako eta partaidetzarako zenbait gune. Nabarmentzekoak dira Egia (Jareño) eta Intxaurrondo Kultur Etxeetako proba-saioetarako aretoak, musikari gazteentzat. Edota San Jeronimo kaleko Ekitaldi Aretoa, non literaturaren inguruko eta irakurketa publikoa sustatzeko jarduerak egiten baitira. Sei gune eszenikoetan, gainera, arte-egonaldiak izaten dira, sorkuntzan, preprodukzioan eta proba-saioetan jarduteko egunak.

Musikagela (Egia +Intxaurrondo)

Arte-egonaldiak (Victoria Eugenia, Antzoki Zaharra, Lugaritz, Egia, Intxaurrondo, Larratxo)

DK Irratia

Larrotxene Bideo

San Jeronimo (Literatura)

Kimu, Antzerkigintza berriak...

▶Gune bat adin bakoitzeko

Haur Txokoa

Gaztelekua

+55 Programa

Haur eta familientzako eskaintza San Telmo Museoan

Dantza- eta antzerki-lantegiak (Arte Eszenikoak)

Txikijazz lantegiak

Alokairuak, lokalizazioak eta lagapenak

San Telmo Museoa eta Victoria Eugenia Antzokia dira Donostiako kulturagune enblematikoenetako bi, eta, beraz, eskari handia dago kalitatezko gertaerak bertan egiteko alokairuen bidez. Horiekin batera, beste DK guneak ere hiriko lokalizaziorik eskatuenen artean dira errodaje eta grabazioetarako. Kultura- edota turismo-bisita gidatuetarako ere eskatzen dituzte.

Gainera, Donostia Kulturak kultur etxeen eta liburutegien sareetako aretoak, baliabideak eta instalakuntzak erabiltzeko bidea ematen die elkarteei, erakunde publiko zein pribatuei eta are partikularrei, hiriarentzat interesgarritzat jotzen dituen kultura- eta gizarte-jarduerak egiteko.

Victoria Eugenia Antzokiko aretoak alokatzea

San Telmo Museoko aretoak alokatzea

Donostia Kulturaren beste areto batzuk alokatzea

Bilerak eta ekitaldiak kultur etxeen sarean

Bilerak eta ekitaldian Liburutegi Sarean

Errodajeak, grabazioak

Bisita gidatuak...

Diru- eta bestelako laguntzak

Donostia Kulturan zenbait bide dira arte-sorkuntza, prestakuntza eta emanaldiak bultzatzeko. Irabazi asmorik gabeko elkarteek diru-laguntzak eska ditzakete kultura-programak eta jarduerak egiteko, bai eta kultura-eragileek ere jaialdiak antolatzeko. Ahantzi gabe jaiak egiteko laguntzen bidea.

Beste kasu batzuetan, Donostia Kulturaren laguntza kultura- edo jai-jarduera antolatzeko prozesuko elkarlanera mugatzen da, herritarren edo eragileen esku jarriz Erakundearen baliabideak, azpiegiturak eta eskarmentua. Hala izaten da, esaterako, Olatu Talkan herritarrek duten parte hartzean eta Donostiako jai nagusien antolakuntzan: danborradak, Inauteriak, Kaldereroak...

Kultura-jarduerak egiteko diru-laguntzak (irabazi asmorik gabeko elkarteak)

Jaialdiak antolatzeko diru-laguntzak

Jaiak ospatzeko diru-laguntzak

Laguntza (aholkularitza, kudeaketarako laguntza) kultura-programak eta jaiak antolatzeko.

Parte hartzea eta lehiaketak

DKn saritu egiten da kultura! Erakundeak berak edo epaimahai profesionalen bidez emandako sariez gainera (Adarra Saria, DK Poesia Lehiaketa, Jazzaldia Saria, Donostia Antzerki Saria, Giza Eskubideen Saria, Poltsiko Sorkuntza, Hamaika Entzuteko Saria, eta abar), herritarrek zenbait bide izaten dituzte parte hartzeko urtean zehar. Hona hemen batzuk: kartel-lehiaketak (kultura eta jaien arlokoak), Aste Nagusiko Su Festetako herri-epaimahaia, DJ Gazteen Aste Nagusiko Erakustaldia, Saguesko txosnak, Santo Tomaseko postuak, herri-kirolak, Aste Nagusiko gastronomia-lehiaketak...

Donostia Kulturako bazkideak

Donostia Kulturak, berak ematen dituen abantaila guztiez gainera, hiriko beste kultura-eragile batzuekin jarduten du DK txartela Donostiako kultura-txartel unibertsal bihur dadin. Esate baterako, zenbait akordiori esker, "DK kultura kluba"ko kide izateak deskontu politak ematen ditu Donostiako beste gune eta programetan.

Liburutegietako mailegua: liburuak, musika, filmak, jolasak, eta abar.

Deskontuak Donostia Kulturaren programazio osoan: Victoria Eugenia Antzokia eta Antzoki Zaharra, kultur etxeak, jaialdiak (Heineken Jazzaldia, Beldurrezko eta Fantasiazko Astea, Giza Eskubideen Zinemaldia, eta abar), Kontxako Banderako estropadak, eta abar.

Deskontuak ikastaro eta lantegietan

Deskontuak argitalpenetan

Sarreren, ikastaroen, liburuen eta merchandising zozketak

Deskontuak Aquariumean, Musika Hamabostaldian, Donostia Zinemaldian, Udako Ikastaroetan, zenbait jaialditan (Dock of the Bay, FICA, eta abar), zinea Tabakaleran...

▶DK haur txartela

14 urtetik beherakoei liburutegi-zerbitzu guztietarako irispidea ematen die.

▶San Telmo Museoko txartela

San Telmo Museoak bi txartel ditu Museoaren adiskideentzat: Bazkide-txartelak (DK txartelaren abantaila guztiez gainera) Museoa doan bisitatzeko modua eskaintzen du, bisita gidatuak, inaugurazioetarako gonbidapenak, eta abar. Eta bazkide babeslearen txartela, beste abantaila batzuk dituena Museoari laguntza eta babesa eman nahi diotenentzat.

Ikerkuntzarako baliabideak (STM)

Donostiako Eskulturen Atlasa

App(Second Cavas)

Miaka, ikerketa-koadernoak

Erronkak&Argitalpen ildoa

Gurekin lan egitea

Lehiaketa publikoak eta enplegua

Donostia Kulturaren enpresa hornitzaileentzako lehiaketa publikoak eta enplegu-eskaintzak Erakundearen webgunean jakinarazten dira.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu