Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Donostia Kulturaren opari txartelak erosteko aukera

Opari txartela

Asteazkena, 2019(e)ko Abendua(r)en 04-(e)an

Oparitu kultura senide eta lagunei! Bi eratako txartelak dituzu aukeran: 50 eta 100 eurokoak. Donostia Kulturak antolatzen dituen ikuskizunetarako sarrerak lortzeko erabil dezakezu.

Erabilera baldintzak:

  • Opari txartelak Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta webgunean eros daitezke.

  • Opari txartela oso era errazean sarrerengatik alda daiteke, bai webgune bidez bai Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan.

  • Bi urteko epean (24 hilabete) izango da erabilgarri, erosketa egunetik aurrera.

  • Dirua nahi adina txandatan gastatu ahal izango da, agortu arte.

  • Opari txartelarekin erositako sarreretan bazkide beherapena ere lortu ahal izango da, bateragarriak baitira.

  • Opari txartela opari kutxatxo batean jasoko da, ikuskizunen inguruko informazioarekin batera. Txartela webgune bidez erosten dutenek, kutxa nahi izanez gero, Victoria Eugeniako edo Antzoki Zaharreko leihatiletan jaso beharko dute.

Nola truka dezaket nire opari txartela?

  • Webgunean: lehenengo erosketa egiteko unean, opari txartela bazkide kontu batekin edo erosle kontu batekin lotu beharko duzu (ez bazaude bazkide gisa erregistratuta edo erosle konturik ez baduzu, erregistra zaitez; prozesua oso erraza da). Behin kontua sortuta dagoela, txartelean azaltzen den kodea erabili beharko duzu aktibatzeko. Erabili gabeko zenbatekoa DK bazkide edota erosle kontuarekin lotuko da.

  •  Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan ere truka daiteke, opari txartela erakutsita. Lehenengo erosketa egiterakoan, txartela DK bazkidea edo erosle kontuarekin lotuko da.

  • Leihatiletan zein webgunean egindako lehenengo erosketan ez baduzu opari txarteleko diru guztia erabiltzen, soberako dirua bazkide edo erosle kontuan geratuko da erabilgarri.

Eta laguntza beharko bazenu, deitu 943 481 818 telefonora edo idatzi dksarrerak@donostiakultura.eus helbidera. Atseginez lagunduko dizugu!

Ohiko galderak 

  • Opari txartela inprimatuta eraman behar al dut leihatiletara? Opari txartela leihatiletan trukatzeko inprimatuta edo sakelakoan eraman beharko duzu.

  • Zer gertatzen da erositako produktuaren prezioa opari txartelaren balioa baino txikiagoa bada? Soberako dirua bazkide edo erosle kontuan geratuko da. Gogoan izan dirua bi urtez izango dela erabilgarri.

  • Erositako produktua opari txartela baino garestiagoa bada zer gertatzen da? Opari txarteleko dirua erabili ondoren, falta den dirua ohiko moduan ordaindu beharko duzu, online edo leihatiletan.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu