Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Wikiliburutegiak proiektua ezagutzera ematen azaroaren 26an

Idazlezainak proiektua

Osteguna, 2018(e)ko Azaroa(r)en 22-(e)an

Wikiliburutegiak proiektuak bat egin du Euskaraldiaren ospakizunekin eta egitasmoa kaleratzeko ekitaldi berezi bat egingo da azaroaren 26an arratsaldeko 18:30ean Victoria Eugenia Cluben. Ekitaldiari hasiera emateko liburuzainek egindako lanaren ekarpena azalduko da eta jarraian William Shakespeareren Zeru horren infernuak liburuan oinarritutako errezitaldi musikatua eskainiko dute Juan Garzia, Olatz Prat eta Aritz Brantonek, Joxan Goikoetxea musikariarekin batera. Ekitaldia irekia izango eta gonbidapenak antzokiko leihatilan eskuratu ahal izango dira 26an bertan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Wikiliburutegiak Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzua bultzatzen ari den proiektua da eta ondorioz liburuzainek Wikipedian artikuluak sortzen eta gaurkotzen dituzte. 2018 urtean zehar bi esparru landu dira: Alde batetik, Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Irakasle Eskolarekin batera Haur eta Gazte Literaturako edukiak eta bestetik, Idazlezainak taldeak (Wikipedian ari diren liburuzainak) Literatura Unibertsaleko edukiak.

Euskal Wikipediako Hezkuntza Egitasmoarekin bat eginez ari dira Idazlezainak literatura unibertsaleko egileen artikuluak lantzen. Helburua da 12-16 urteko ikasleek Wikipedian kalitatezko artikuluak euskaraz topatzea. Guztira 54 autoreen artikuluak landu dira eta horretarako EIZIEk egindako Literatura Unibertsala bilduma hartu da oinarri. 54 autoreen artikuluekin liburu bat argitaratuko da.

Donostia Kulturarekin batera Euskal Wikilarien Kultura Elkartea eta Euskal Idazleen Elkartea ari dira lanean. Horrela gauzatzen ari da Wikiliburutegiak proiektuaren helburua: liburutegiak gordetzen dituzten funtsak ezagutaraztea eta, batez ere, liburuzainen lantaldea sortzea Wikipedian edukiak editatzeko eta beste hizkuntzetan daudenak euskaratzeko. Donostiako Udal Liburutegien Sareko liburuzainekin batera, Koldo Mitxelena Liburutegiko liburuzainak eta HABE Liburutegiko liburuzainak ari dira lanean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu