Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Donostia Kulturak ere bat egiten du Euskaraldiarekin

Euskaraldia: Donostia Kulturaren hamaikakoa

Ostirala, 2018(e)ko Azaroa(r)en 16-(e)an

Donostia Kulturak ere bat egin du Euskaraldiarekin. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herrian egingo den iniziatiba honen helburua "Euskal hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea eta beren harreman sareetan euskara gehiago erabiltzea da".

Donostia Kulturaren hamaikakoa

Albiste honetan ikus ditzakezue zeintzuk osatzen duten Donostia Kulturak Euskaraldiari begira txukundu duen hamaikakoa. Kontuan hartu da ahalik eta jatorri zein gunetako pertsona gehien biltzea.

Gogoratu nahi dugu gure sareko kultur etxeetan badagoela aukera Euskaraldiaren materiala jasotzeko, beti ere Euskaraldiaren webgunean aldez aurretik izena emanez gero.

Zer du eskaintzeko Donostia Kulturak

Urtean zehar Donostia Kulturak eskaintza zabala prestatzen du bai jardueretan baita zerbitzuetan ere.

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira beti antolatu ditugu jarduerak egun hori behar den bezala ospatzeko gure hiriko auzoetan zehar.

Aurten ere bide beretik jo dugu eta hauek dira azpimarratu nahi ditugunak:

1.- Martuteneko kartzelan, Bernardo Atxaga & Jose Kruz Gurrutxaga. Azaroaren 24an, Literaktum jaialdiaren barruan, Loiola Kultur Etxean.

2.- Ibilbide literarioa: Pio Baroja Donostiara bisitan. Hau ere Literaktum jaialdiaren barruan, hilaren 24an.

3.- Epa Txiki, Demodé Quartet: euskarazko estreinaldia da. Azaroaren 25ean Egia Kultur Etxean.

4.- Zinemaz hitz eta entzun: Happy End. Victoria Eugenia Cluben azaroaren 27an.

5.- Donostia Bertsotan: azaroaren 30ean Lugaritzen.

6.- VII. Altzatarock: Larratxon abenduaren 1ean.

7.- Tanttaka-ren Soka ikuskizuna. Abenduaren 1ean eta 2an Egian.

8.- Su Ta Gar Intxaurrondon abenduaren 1ean.

9.- Besarkatzen, Verdini Dantza Taldea. Abenduaren 3an Victoria Eugenia Club-en.

Musika eskaintza berezia

Joseba Tapiaren kontzerturako sarrerak (Victoria Eugenia, abenduak 9) erosten dituztenek %20ko deskontua izango dute Igelaren Bandaren Ur berri, Urte berri (Victoria Eugenia, abenduak 22) edo Xabi Solanoren Inpernuko (Victoria Eugenia, abenduak 30) kontzertuetarako sarrera kopuru bera erosterakoan.

Donostia Kulturako bazkideek, 30 urtetik beherakoek, pentsiodunek, 65 urtetik gorakoek eta langabetuek, ordea, %30ekoa izango dute, ohiko %10eko deskontua eta eskaintza berezi hau metagarriak baitira.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu