Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Ernest Lluch Kultur Etxea itxita egongo da urriaren 23tik 2019 urtearen hasiera arte

Asteartea, 2018(e)ko Urria(r)en 23-(e)an

Anoeta Estadioaren birmoldaketa lanak direla eta, Ernest Lluch Kultur Etxea itxita egongo da urriaren 23tik 2019 urtearen hasiera arte. Hurrengo asteetan egingo diren lanen izaerak premiazko erabakia hartzea eskatzen du, bai erabiltzaileen eta bai langileen segurtasuna bermatze aldera.

Zalantzarik gabe, obrek bultzatutako erabaki hauek ez dira samurrak Donostia Kulturarentzat, Amara Berri auzoan eskaintzen dituen zerbitzuentzako kalte handia ekartzen baitute, eta baita erabiltzaileentzat eragozpen nabarmenak ere. Baina, era berean, Donostia Kulturak lehentasuna eman behar dio segurtasuna bermatzeari eta aipatutako zerbitzuak modu egokienean eskaintzeari. Baldintza hauek 2019ko hasieran egongo dira bermatuta.

Dena den, eta kalte hauek leuntzeko asmoarekin, Ernest Lluch Kultur Etxeak antolatzen dituen ikastaro eta jarduerak Amara Berri auzoko beste guneetan kokatuko dira kultur etxea berriz ireki arte.

Hauen inguruko informazio osoa Donostia Kulturaren ohiko euskarrietan jasoko da hilabetero. Informazio gehiago nahi izanez gero, beti bezala Kultur Etxeko posta elektronikora idatzi edo bertako telefono zenbakira dei daiteke: amarakulturetxea@donostia.eus / 943 48 19 19.

Bestalde, gogoratu liburutegiak ARCCOko bigarren solairuan jarraitzen duela: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 20:30era; larunbatetan, goizeko 10:00etatik 14:00ak arte eta arratsaldeko 16:30etik 20:00etara. Igande eta jaiegunetan itxita dago. Harremanetarako: 943 481867 / amaraliburutegia@donostia.eus.

KZgunea zentroa, Interneteko prestakuntza eta nabigazioa eskaintzen duena, ARCCOko lehen solairuan dago ere, ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, jaiegunetan izan ezik, 10:00-14:00 / 16:00-20:00. Harremanetan jartzeko, kzc@kzgunea.net-ra idatzi edo 943 023 633 telefono zenbakira deitu.

Amarako Haurtxokoak eta Gaztelekuak Ferrerías Plazan izango dute bere behin-behineko egoitza azaroaren 3tik aurrera, bere ohiko ordutegian (Haurtxokoa: asteartetik larunbatera, 16:30-20:00; Gaztelekua: asteartetik ostiralera, 17:00-20:30, eta larunbatetan, 17:00-21:00).

Plus 55 zerbitzuaren arreta gunea Morlanseko Gizarte Zerbitzugunean (Leire Plaza, 7) egongo da kokatuta urriaren 29tik aurrera, honako ordutegiarekin: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 bitartean.

Donostia Kulturak barkamena eskatu nahi die, berriz ere, Amarako auzotar guztiei Kultur Etxearen aldi baterako itxierak dakartzan eragozpenengatik.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu