Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Okendoko liburutegiak automailegu zerbitzua estreinatu du

Automailegu makina

Asteartea, 2018(e)ko Urria(r)en 23-(e)an

Joan den astean martxan jarri zen Okendo Kultur Etxeko Liburutegian automailegu zerbitzu berria. Automailegu Zerbitzuari esker, irakurleei maileguan hartu dituzten liburuak eta dokumentuak kudeatzeko aukera ematen zaie.

Aparatu berri honen funtzionamendua oso erraza eta intuitiboa da. Irakurleek liburuak, DVDak edo bideo-jokoak aukeratu eta apaletik hartu ondoren, Automailegua dagoen lekura joan behar dute. Aparatu hau erraz ikusteko moduan jarri da, sarrerako erakusmahaiaren aurrean.

Pantailan azaltzen diren mezuak erraz moldatzeko laguntza ematen dute. Liburuak maileguan hartu nahi baditugu, lehendabizi bazkide txartela eskatuko digu eta barra kodea irakurriko du. Jarraian liburu eta maileguan hartu nahi ditugun materialen barra kodeak irakurriko ditu. Aparatuak tramitazioa egiten du eta agiri bat inprimatuko du, non itzulpen data azalduko den.

Erabiltzaileak liburuak itzuli nahi baditu gauza bera egin beharko du, liburuak mahai gainean jarri eta makinak liburuen barra kodeak irakurriko ditu. Operazioa burutu ondoren, makinak agiria inprimatuko du itzuli diren liburuen izenburuekin.

Erabiltzaileak aukera du liburuak itzultzeko epea luzatzeko. Tramitazioa hauetan arazoren bat sortzen bada, pantailako oharrak mostradorera joateko esango du. Horregatik hain zuzen, jarri da makina mostradoretik gertu, arazoak sortzen badira liburutegiko langileen laguntza izateko. Teknologia berriari esker erabiltzaileek autonomia gehiago dute liburutegian eta ez dute itxaron behar txanda tokatu arte.

Automailegu kudeaketa modu berri honen oinarria liburuetan jartzen diren etiketak dira, RFID motakoak (Radio Frecuency Identification), irrati-frekuentzia bidezko identifikazioa egiten dutenak. Instalazio egin duen enpresa Idcare da, espainiar merkatuko banatzaile bakarra momentu honetan.

Donostia Kulturak dagoeneko automailegu zerbitzuak ditu Alderdi Ederreko Liburutegi Nagusian, Haur Liburutegian eta Aiete, Intxaurrondo eta Ernest Lluch Kultur Etxeetako liburutegietan.

Okendo Kultur Etxeko Liburutegian 40.000 liburu daude eta urtean batez beste 50.000 mailegu egiten dira. Ordutegia goizekoa eta arratsaldekoa da, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 eta 16:00-20:30, eta larunbatetan, 10:00-14:00 eta 16:30-20:00.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu