Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Urriaren 28tik azaroaren 5era, 2018ko Abesbatzen Astea

Abesbatzen Astea

Igandea, 2018(e)ko Urria(r)en 21-(e)an

Aurten ere, Donostia Kulturak, Tolosako Ekinbide Etxearen laguntzarekin, Abesbatzen Astearen edizio berri bat antolatu du. Oraingo honetan, eta Tolosako Abesbatzen Lehiaketa ospatzen den bitartean, bost emanaldi eskainiko dira 2018ko urriaren 28tik azaroaren 5era Donostian: Altzan, Loiolan, Grosen, Ibaetan eta Amaran.

Abesbatzen Aste honen helburua donostiarrengan musika korala sustatzea da, Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketaren laguntzarekin. Gogoratu behar da ere, aurten Lehiaketa Tolosarrak bere 50. urteurrena ospatzen duela.

Guregana etorriko diren talde koralen aniztasuna eta aberastasuna dira Abesbatzen Aste honen ezaugarriak. Aurten bost talde bokalek parte hartuko dute kontzertuetan eta bere programetan musika erlijiosoa zein herri-musika eskainiko dute. Ameriketako Estatu Batuak, Eslovenia, Erresuma Batua, Frantzia eta Filipinak herrialdeetatik etorriko dira abesbatza horiek.

Auzoetan dauden elizetan dira kontzertu hauek eta sarrera doan da:

Salt lake Vocal Artists (AEB). Mariaren Bihotza parrokia (Gros). Urriak 28. 20:30.

Volkana akademija Ljublijana (Eslovenia). Karmeliten eliza (Amara). Urriak 30. 20:15.

Convivium Singers (Erresuma Batua). Espiritu Santuaren parrokia (Ibaeta). Urriak 31. 20:00.

Mikrokosmos (Frantzia). San Martzial parrokia (Altza). Azaroak 1. 19:30.

Ateneo Chamber Singers (Filipinak). Loiolako eliza. Azaroak 5. 20:00.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu