Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

"Errealitatearen nobela: kazetaritza-kronikak" hitzaldien zikloa

kronika

Astelehena, 2018(e)ko Urria(r)en 29-(e)an

Gabriel García Márquezek kronika "errealitatearen nobela" dela esan zuen. Bertatik hartu du bere izenburua Ernest Lluch Kultur Etxeak Loiolako Erriberako IESU elizako areto nagusian urria eta abendua bitartean eskainiko duen zikloak. Bertan, lehen mailako kazetariek hartuko dute parte: Karlos Zurutuza, Roberto Valencia, Ane Irazabal eta Ander Izagirre.

Azkeneko urteak bikainak ari dira izaten kronikarentzat: egileak eta irakurleak irabazi ditu eta sormen handiko unea bizi du. Genero honek mundu aldarri eta gatazkatsuaren konplexutasuna islatzeko gaitasun handia du, bere narrazio-tresnak eta bere zuzeneko lekukotza dela eta. Gaur egun informazio ugari dugu, baina gehiena azalekoa eta azkar kontsumitzen dena. Kronikak, ordea, errealitateari begirada sakonagoa zuzentzen dio, gertakizunen ikuspegi eta interpretazio landuagoa eskaintzen du. Eta hori bera narrazioaren indarraz eta literaturaren esperientziaz baliatuz egiten du.

Zikloaren lehen bi solasek Afrika eta Latinoamerikako errealitate gordinak ekarriko dizkigute. Karlos Zurutuzak Tierra adentro idatzi du, Europarako bidean Libian zehar arriskuz beteriko bidea egiten dutenen erretratua: miliziak, mafiak, talde terroristak... Yincana lazgarria gainditu behar dute patera batean bizitza berriz ere arriskatu aurretik.

Carta desde Zacatraz-en Roberto Valenciak, ia 20 urtez El Salvadorren bizi den kazetari gasteiztarrak, Erdialdeko Amerikako mara beldurgarrien inguko arnasa kentzeko errelatua egiten du, urteetan El Salvadorreko gizon arriskutsuena izan zen Gustavo Adolfo Parada Morales, El Directoren kasua ardatz hartuta.

Hirugarren solasean Ane Irazabalek erreportariaren ofizioaren erretratua egingo du, bere esperientziatik abiatuta. Irazabalek sakonki ezagutzen ditu Ekialde hurbileko hainbat gune gatazkatsu, bereziki Palestina.

Hiru solas hauetan Ander Izagirre kazetaria izango da gonbidatuen elkarrizketatzailea eta bera izango da zikloari amaiera emango diona oso hitzaldi berezi batekin: "Cansasuelos, o el arte de pintar con los pies", kronikaren interpretazio emankor bat: botak jantzita, munduan barrena bidaiatzen duen kazetaritza ariketa.

 Urriaren 23an: Tierra adentro: vida y muerte en la ruta Libia hacia Europa hitzaldia eskainiko du Karlos Zurutuzak.

Azaroaren 6an: Carta desde Zacatraz izango da Roberto Valenciaren gaia.

Azaroaren 27an: Erreportariaren ofizioa izango da Ane Irazabalen gaia.

Abenduaren 11n: Cansasuelos (o el arte de escribir con los pies) Ander Izagirreren eskutik.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu