Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Liburuka, irakurketa sustatzeko proiektuaren aurkezpena

Liburuka

Igandea, 2018(e)ko Urria(r)en 21-(e)an

Gaur, astelehena, Donostia Kulturak LIBURUKA, irakurketa sustatzeko proiektua aurkeztu du, 2018-2019 ikasturtean gauzatzen hasi dena hiriko 22 ikastetxerekin elkarlanean.

Ikastetxeekin batera, Galtzagorri elkartearen parte-hartzea nabarmendu behar da, haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatu eta euskarazko haur eta gazte literatura sustatu eta ezagutarazteko lan egiten duen elkartea.

LIBURUKAn lau ekimen definitu dira, horietatik hiru ikastetxeei zuzenduak daude eta laugarrena, berriz, liburuzainei.

- Motxila txikia: liburutegia, eskola eta familia lotzen dituen programa hau, Haur Hezkuntzako (3-5 urte) eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako (6-7 urte) ikasleei zuzenduta dago. Haurrak liburutegira joango dira liburuak aukeratzera eta liburu horrek ibilbide bat egingo du, liburutegitik etxera eta ondoren eskolara.

- Irakurle gazteak egitasmoaren xede nagusia da Donostiako ikastetxeei liburutegietan mailegagarri dauden liburuak eskaintzea. LHko (6-11 urte) eta DBHko 1. zikloko (12-13 urte) ikasleei zuzenduta dago. Liburu mota desberdinak (albuma, narratiba, poesia, antzerkia, komikia eta ezagutza liburuak) bidaliko dira, euskaraz nahiz gaztelaniaz idatziak.

- Itsaspeko bihotzak areto literarioa hiru astez egongo da ikusgai, azaroaren 13tik abenduaren 3ra, Konstituzio plazako Liburutegiko Mandas Dukearen aretoan. 8 eta 14 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago. Galtzagorri Elkarteak produzitu eta Aitziber Alonsok, Mireia Delgadok eta Miren Guillok diseinatu eta zuzendutako areto honek irakurtzeko zaletasuna sustatzeaz gain, genero berdintasuna lantzea du helburu, euskarazko haur eta gazte literatura oinarri hartuta. Aretoko saioaren ondoren edo aurretik, ikasleek Haur Liburutegia bisitatuko dute (Fermin Calbeton, 25).

- Etengabeko formazioa liburuzainei: Donostia Kulturako liburuzainak etengabeko formazioa jasotzen ari dira haur eta gazte literaturan. 2018an hiru ikastaro jasoko dituzte, lehenengoa udaberrian izan zen eta udazkenean beste bi ikastaro egingo dituzte, Irakurzaletasuna sustatzeko lantegia eta Explorando los materiales de lectura izenekoak, liburutegietara datozen haurrei, familiei eta irakasleei irakurketaren inguruko gomendiorik eta aholkurik egokienak ematen jakiteko.

LIBURUKA proiektua harrera ona jasotzen ari da Donostiako ikastetxeen aldetik. Areto literarioa bisitatzeko saio guztiak bete dira baina Motxila txikia edo Irakurle gazteak ekimenetan parte hartzeko epea zabalik dago: haurliburutegia@donostia.eus.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu