Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Martxan da DK Poesia lehiaketaren bigarren edizioa

Poesia Lehiaketa

Asteazkena, 2018(e)ko Urria(r)en 03-(e)an

Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, DK poesia lehiaketaren 2. edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Lehiaketaren xedea euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da.

35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzendutako lehiaketa da. Lanen luzera, gutxienez 600 bertso-lerrokoa izango da, eta gehienez 1.000koa. Gaia, errima eta neurria libreak izango dira. Lanak aurkezteko epea 2018ko abenduaren 31n amaituko da.

Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi eta Eli Tolaretxipi idazleek osatuko dute epaimahaia, eta irabazlea 2019ko martxoaren 21a baino lehen izendatuko dute. Saria 1.000 euro izango da eta, horrez gain, Imanol Larrinagaren margolan bat emango zaio irabazleari. Sari ekonomikoaz gain, Balea Zuria argitaletxeak irabazlearen lana argitaratuko du.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu