Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Literatur solasaldien 2018ko udazkeneko programa prest

Zuloa, Xabier Gantzarain

Asteartea, 2018(e)ko Iraila(r)en 04-(e)an

Irail honetan abiatuko dira Donostia Kulturako liburutegi eta kultur etxeetan helduentzako antolatzen diren literatur solasaldiak. Hilero hainbat doako saio egiten da Liburutegi Nagusia eta Aiete, Egia, Ernest Lluch (Amara), Intxaurrondo, Lugaritz (Antigua), Okendo (Gros) eta Tomasene (Altza) kultur etxeetako liburutegietan. Bete beharreko baldintza bakarra solasaldirako aukeratua izan den liburua aldez aurretik irakurtzea da.

Liburutegi Nagusiko San Jeronimoko aretoan lau solasaldi daude: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Euskarazkoaren dinamizatzailea Iñigo Aranbarri da, irailaren 11n, Xabier Gantzarainen Zuloa irakurriko dute eta urriaren 2an Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso*. Ordutegia: arratsaldeko 19:30ean.

Gaztelaniazko taldearen dinamizatzailea, berriz, Amaia García da, Bookhunterblog blogaren egilea. Egitarauan lau izenburu dituzte: irailaren 25ean, Gay Taleseren El puente*; urriaren 23an, Aroa Morenok La hija del comunista* nobelaren solasaldian parte hartuko du; azaroaren 27an, Kader Abdolah-en El reflejo de las palabras eta abenduaren 18an Hang Kang-en La vegetariana. Saio guztiak 19:30ean hasiko dira.

Ingelesezkoaren kasuan, Donostia Book Club taldeak antolatzen ditu saioak Slawka Grabowskaren eskutik. Egutegian lau liburu daude: irailaren 10ean, Lucia Berlin-en A Manual for Cleaning Women; urriaren 8an, George Orwell-en 1984azaroaren 12an, Graham Swift-en Mothering Sunday; eta abenduaren 10ean, Annie Proulx-en The Shipping News Child. Saioak 19:45ean hasiko dira.

Frantsesezko taldearen dinamizatzailea Miren Garmendia da eta solasaldiak urrian hasiko dira. Hilaren 15ean, Gustave Flauberten Madame Bovary; azaroaren 19an Antoine de Saint-Exupéry-ren Vol de nuit; eta abenduaren 17an, Albert Camus-en L'étranger. Solasaldiak 19:00etan hasiko dira.

Aiete Kultur Etxeko liburutegian Literatura eta Zinema lantzen dute Lola Arrieta eta Fernando Mikelajauregirekin. Urriaren 4an, 19:00etan Wilkie Collinsen La Dama de blanco*; urriaren 5an 18:45ean, H.G. Clouzot-en Las Diabólicas (Les Diaboliques, 1955) filma botako da.

Egia Kultur Etxeko liburutegian egiten den euskarazko solasaldian bi liburu aukeratu dituzte. Irailaren 26an Alberto Irazu egileak Rocka puntua! liburuaren solasaldian parte hartuko du.Urriak 31, Eider Rodriguezen Bihotz handiegia; azaroaren 28an Joseba Sarrionandiaren Kolosala; abenduaren 19an Ekhine Eizagirreren Alde erantzira izango dituzte mintzagai. Saioak 19:00etatik aurrera izaten dira eta Edu Zabala aritzen da gidatzaile moduan.

Gaztelerazko solasaldietan berriz, urriaren 3an Boris eta Arkadi Strugatskiren Picnic junto al camino; azaroaren 7an, James S.A. Corey-ren El despertar del leviatán eta abenduaren 12an Claire Nothen Las primeras quince vidas de Harry August. Saioak 19:00etatik aurrera izaten dira eta J.L Días aritzen da gidatzaile moduan.

Javier Minak Ernest Lluch Kultur Etxeko solasaldiak gidatzen ditu. Hilabete hauetan solasaldiak Liburutegian egingo dira, Arcco merkatalguneko espazioan. Urriaren 10ean, Lampedusa-ren El gatopardo; azaroaren 11n Vivian Gornick-en Apegos feroces; abenduaren 12an Jussi Adler-Olsen-en El mensaje que llegó en una botella. Hasiera ordua: 18:30.

Intxaurrondo Kultur Etxean hiru saio mota antolatzen dira. Literatur solasaldiak gaztelaniaz Iñaki Urdanibiarekin, euskarazko solasaldiak Iratxe Retolazarekin eta komiki solasaldiak Juan Manuel Díaz de Guereñurekin eta Igor Leturiarekin.

Iñaki Urdanibiak zuzentzen dituen solasaldietako gai nagusia Europako literaturak izango da eta irakurriko diren liburuak: urriaren 18an, Hans Herbert Grimm-en Historia y desventuras del desconocido soldado Schlump; azaroaren 15ean, Gustave Flaubert-en Bouvard y Pécuchet*; abenduaren 13an, Simone de Beauvoir-en Memorias de una joven formal. Saioak 19:00etatik aurrera izaten dira.

Iratxe Retolazaren hitzordua azaroaren 29an izango da, 19:00etan, Uxue Alberdiren Jenisjoplin liburuarekin.

Komikien solasaldietan, berriz, urriaren 9an Sony Liew-en El arte de Charlie Chan Hock Chye; azaroaren 13ko euskarazko solasaldiaren izenburua datozen egunetan jakinaraziko da. Azkenik, abenduaren 11n, Gipi-ren La tierra de los hijos jorratuko dute. Emanaldi hauek ere 19:00etan hasiko dira.

Lugaritz Kultur Etxeko liburutegian Maite Gonzalez Esnalek zuzentzen duen Literatura eta kafea saioan hiru liburu irakurriko dituzte. Urriaren 8an, Coetzee-ren Jesusen haurtzaroa; azaroaren 12an, Fernando Aranbururen eta Hector Abad Faciolince-ren arteko Korrespondentziak; abenduaren 10ean, berriz, Anjel Lertxundiren Horma*. Saioak euskaraz dira eta 17:00etan hasiko dira.

Groseko Okendo Kultur Etxeko kontakizun laburren solasaldien dinamizatzailea Ana Merino (Ser escritor) da. Egitarauan hiru liburu dituzte: urriaren 31n Pedro Zarrulaki-ren Te espero dentro*; azaroaren 28an Juan Rulforen, El llano en llamas, eta abenduaren 19an, Bernardo Atxagaren Memorias de una vaca. Solasaldiak liburutegian izango dira eguerdiko 12:00etan.

Azkenik, Tomasene (Altza) Kultur Etxean kontakizun laburren beste solasaldi bat egin ohi du Ana Merinok bera. Hauek aukeratu dituzten hiru liburuak: urriaren 17an, Katherine Mansfield-en Cuentos completos; azaroaren 21ean Dorothy Parker-en Narrativa completa*; abenduaren 12an Carmen Martín Gaiteren Cuentos completos. 18:00ak izango dute hasiera-ordu.

Donostiako liburutegien sareko bazkideek, Donostia Kulturako kideek eta Euskadiko Irakurketa Sareko kideek, maileguan eskatu ditzakete solasaldietan irakurriko diren liburuak eta (*) ikurra duten liburuak Eliburutegia plataforman deskargatu daitezke.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu