Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2018-2019: irailean 613 ikastarotan matrikulatzeko aukera

2018-2019 kartela

Asteartea, 2018(e)ko Uztaila(r)en 03-(e)an

2018-2019 ikasturtean kultur etxeetan eskainiko diren ikastaroak aurkeztu ditu Donostia Kulturak gaur goizean, uztailak 3, egindako agerraldian. Ikastaroen matrikulazioa 2018ko irailaren 11tik 25era egiteko aukera izango da edozein kultur etxetan eta zein Donostia Kulturaren webgunean.

2018-2019 ikastaroen eskaintza pdf formatuan daukagu kontsultatzeko moduan (kultur etxeetan abuztu bukaeran edo irail hasieran izango da paperean) eta informazio osoa www.donostiakultura.eus/ikastaroak helbidean ere ikus daiteke.

2018-2019 ikasturteko liburuxka (8 MB, pdf)

Donostia Kulturak 2018-2019 ikasturterako bere prestakuntza-eskaintza aurkezten du. 613 ikastaro (549 helduentzat eta 64 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, eta Donostiako Kultur Etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango dira.

2018-2019 ikasturte honetarako eskaintzan, 613 ikastaroetatik, 318 euskaraz emango dira, 293 gaztelaniaz eta 2 elebitan. Gogora ekarri nahi dugu helduentzako ikastaroak, egile ikastaroak izan ezik, bai euskaraz bai gaztelaniaz eskaintzen direla; haurrentzat direnak euskaraz izango dira guztiak eta gazteentzako ikastaro gehienak ere euskaraz izango dira, egile ikastaro espezifikoak edo espezializazioak izan ezik, horietan irakaslearen arabera izango baita erabiliko den hizkuntza.

Matrikula egiteko epea irailaren 11tik 25era izango da hiriko kultur etxeetan eta, ohi denez, online matrikulatzeko aukera ere eskainiko da. 2008-2009 kanpainan jarri zen abian online matrikulazioa Donostia Kultura webgunearen bidez eta, ikusi dugunez, gero eta gehiago dira urtero bide horretatik egiten diren matrikulak; joan den urteko kanpainan matrikula guztien % 60 online egin ziren. Matrikulak kultur etxean bertan egiteko, langileak ditugu zeregin horretan propio laguntzeko kanpainaren aurreneko egunetan. Hala, kanpaina osoan zehar, kultur etxe batzuetako Kzgunea zerbitzuarekin batera, ordenagailuak eta laguntzaileak izango dituzte herritarrek matrikulak online egiten laguntzeko.

2017-2018 ikasturtean Donostia Kulturak egindako ikastaroen eskaintza orokorrak 5.150 matrikulazio inguru jaso zituen, eta oso altua izan zen izena eman zuten pertsonen balorazioa (4 eta 4,5 bitarteko puntuazioa 5etik). Balorazio horietan eta irakasleekiko eta kultur etxeetako profesional taldeekiko hurbileko harremanean, hobekuntzarako proposamenak iradoki edo planteatzen dira, eta baita arlo arteko elkarlana... ere.

Egile ikastaroak

Hemen adierazten dizkizuegu kultur etxeetan garatuko diren egile ikastaroetako batzuk:

  • Irratia eta Komunikazioa ikastaroak Casares-Tomasenen:
    • Irrati-nobelako tailerra, Anartz Zuazua
    • Irratigintza, José Joaquín Forcada Forki eta Sergio Errasti
    • Irrati fikzioko eta irrati antzerkiko tailerra, Inko Martín
    • Ahotsarekin jolasean, Maider Gorostegi
  • Bideoa eta Ikus-entzunezko ikastaroak Larrotxenen:
    • Errealitate birtuala 360. Fikziorako idazketa laborategia, Jon Sánchez
    • Zine zuzendaritza, Pablo Malo
    • Soinu-banden konposizioa bideo-joko, zine eta multimediarako, Paula Olaz
    • Beste mapa zinematografiko batzuk, Maria Elorza eta Koldo Almandoz
    • Muntaketaren teoria, Laurent Dufreche
  • Antzerki ikastaroak eta gehiago Lugaritzen:
    • Bertso terapiak, Andoni Egaña
    • Kantu herrikoia barnetik, Thierry Biscary
    • Flamenkoa eta arlo berriak, Curro Velázquez-Gaztelu
    • Antzerki inprobisazioa, Paolo di Gianvicenzo
    • Ahots teknika, Carmen Quiñones
    • Gorputza eta mugimendu adierazkorra, Mafalda Saloio
  • Musikagelaren ikastaroak Egian eta Intxaurrondon:
    • Beat Box, Boris Bringas
    • Zuzeneko sonorizazio ikastaroa, Unai Moraza
    • Bateria nola afinatu, Andoni Etxebeste
    • Zure pedala muntatzea, Beñat Antxustegi
    • Dj tailerra, Telmo Trenor
  • Haur eta gazteentzako ikastaroak:
    • Hitzekin jolasean: sormen tailerra, Mari Karmen Gil
    • Soinu magikoak, Musikhazi Elkartea
  • Arte plastikoak:
    • Marra eta letrekin jolasean, Mattin
    • Pinturaren maisu handiak, Montserrat Fornells
    • Ilustrazio tailerra: album ilustratu bat nola sortu, Aitziber Alonso
  • Literatura:
    • Idazketa tailerra: sormena lantzen, Aritz Gorrotxategi
    • Literatur hitzorduak, Luisa Etxenike
    • Haurrei ipuinak nola kontatu, Pello Añorga
  • Autoezagutza eta Osasuna:
    • Coaching, izan zaitez zure bizitzaren buru, Azucena Vega
    • Mindfulness, meditazioa ongizaterako, David Alvear
  • Humanitateak:
    • Memoriaren kalea: XX. mendeko lehenengo erdiaren bizitza Donostian, Mikel G. Gurpegui
    • Gaur egungo gaiak aztergai, Jesús Torquemada
    • Lehen Karlistada Donostian, Mikel Alberdi
    • Munduko ekonomiari buruzko sarrera, Jabier Urizar

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu