Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

I. Artista Liburuen Donostia Sarian parte hartzeko deialdia zabalik

Astelehena, 2018(e)ko Ekaina(r)en 18-(e)an

Arteliburu 21ek eta Arteko Galeriak lehen aldiz artista liburuen lehiaketarako deialdia egin dute, I. Artista Liburuen Donostia Saria, San Telmo Museoarekin, Kutxa Kulturrekin eta Koldo Mitxelena Kulturunearekin elkarlanean, eta Donostiako Zinemaldiaren babesarekin.

18 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte lehiaketan, eta lanak abuztuaren 21etik 27ra aurkeztu behar diren arren, parte hartzaileek uztailaren 15a baino lehenago izen-emateko fitxa bidali beharko dute, antolatzaileek beharrak aurreikus ditzaten.

Sariketan parte hartzen duten lanak gai nagusi baten ingurukoak izan behar dira derrigorrez: zinema – Donostiako Zinemaldia. Lehen saridunak 1.000 euro eskuratuko ditu; bigarrenak, 700, eta hirugarrenak, artista liburuak koadernatzeko ikastaroa. Gainera, Donostiako Zinemaldiak zinematografiaren alorra ongien islatzen duten lanak ere sarituko ditu diplomekin eta abonuekin.

Halaber, lanen hautaketa bat Arteko galerian erakutsiko da irailaren 7tik 29ra, eta beste bat, San Telmo Museoan, urriaren 26tik 28ra, Artista Liburuari Buruzko IV. Topaketan.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta xehetasun gehiago dokumentu honetan.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu