Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Anoeta Estadioko birmoldaketari buruzko bilera informatiboa otsailaren 27an

Anoeta Estadioaren erreforma: bilera

Ostirala, 2018(e)ko Otsaila(r)en 23-(e)an

Donostiako Udalak bilera batera deitu ditu Amarako auzotarrak eta Ernest Lluch Kultur Etxeko zein Anoetako kirol instalazioetako erabiltzaileak. Batzarra otsailaren 27an, iluntzeko 18:30ean, Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian egingo da.

Bilera honetan parte hartuko dute Martin Ibabek (Kiroletako zinegotzia), Jon Insaustik (Kulturako zinegotzia) eta Anoeta Kiroldegia, Donostia Kultura eta Udaletxeko Obra eta Proiektuak saileko arduradun teknikoak ere.

Hau da Udalak antolatzen duen bigarren bilera Amarako auzotarrekin Anoetan egiten ari diren obren egoerari buruzko informazioa emateko, besteak beste birmoldaketa honek dauzkan hurrengo faseen plangintza, eragina eta ezaugarriak.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu