Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Donostia Kulturak oso ontzat jo du Kultur Hiriburutzaren ondorengo urtea

Jaime Otamendi, Miren Azkarate, Alfonso Gurpegui eta Jon Insausti eta

Astelehena, 2018(e)ko Otsaila(r)en 12-(e)an

Gaur, otsailak 13, Donostia Kulturak 2017. urtearen memoria aurkeztu du, eta erakundearen ordezkariek azpimarratu dute iaz datu bikainak izan zituela eta Kultur Hiriburutzak utzitako ondareari segida eman zitzaiola.

Memoria osoa eskuragarri dago webgunean, eta bertan ikus daitezke 2017ko datu guztiak.

Miren Azkaratek (Euskarako zinegotzi ordezkaria), Jon Insaustik (Kulturako eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkaria), Alfonso Gurpegui (Gune Publikoetako, Ekologiako eta Festa Jardueretako zinegotzi ordezkaria) eta Jaime Otamendik (Donostia Kulturako zuzendari-gerentea) azpimarratu dute erakundeak Donostia 2016 Kultur Hiriburutzak utzitako legatuaren zati bat kudeatu eta egonkortu duela eta, gainerako jardueretan ere oso emaitza ona lortu duela.

Horren adierazle hainbat datu azpimarratu dituzte:

  • Donostia Kultura sendotu egin da elkarte, kultur eragile eta zaleentzako sarbide gisa, zerbitzu sorta zabal baten bitartez.
  • Donostiako auzoetako kultur etxeek 1.383.235 bisita izan zituzten 2017an; inoiz baino gehiago, eta hiriko kultur arnasbidea dira.
  • Donostia Kultura Klubak 100.000 bazkideen langa gainditu du.
  • Dagoeneko 20 kultur marka biltzen ditu Donostia Kultura marka orokorrak.
  • Urte osoan zehar 7.000 jarduera baino gehiago antolatu zituen Donostia Kulturak.
  • Donostia Kulturaren ekitaldietarako sarrera salmentaren bidez 2.677.115 € lortu ziren, aurreko urtean baino % 5,49 gehiago.
  • 1.140.000 parte-hartzaile izan ziren Aste Nagusiko ekitaldietan, 2016an baino are jende gehiago.
  • Hiriko liburutegietan 901.965 bisita izan ziren.
  • San Telmo Museoak 136.000 bisita izan zituen eta Kultur Hiriburutza urtearen aurreko maila gainditu zuen.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu