Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

27. Poltsiko Antzerki Jaialdia otsailaren 15etik martxoaren 4ra

Poltsiko Antzerkia

Asteartea, 2018(e)ko Otsaila(r)en 06-(e)an

Poltsiko Antzerki Jaialdiak 27. edizioa beteko du aurten, otsailaren 15etik martxoaren 4ra bitartean. Hiriko auzoetako taberna eta bestelako aretoetan formatu txikiko 32 antzerki emanaldi izango dira. Sarrera doakoa izango da emanaldi guztietan.

Beste behin, Poltsiko Antzerkiak hitzordua du Donostian. 12 konpainiek, 32 ikuskizunek eta hiriko 27 agertokik hiru asteburu dibertigarri bermatuko dizkigute. Gainera, iaz izandako arrakastari jarraituz, itxiera festa antolatu da martxoaren 3an, antzezlari-zerrenda garrantzitsu batekin, Yogurinha Borova zeremonia-maisu gisa: bakarrizketak, DJ-a eta hainbat sorpresa.

Gaurkotasuna eszenaratuko da kritikarekin eta urratzearekin nahasita, bizi dugun munduari buruzko beste ikuspegi bat eskaintzeko. Ikuskizun guztietarako sarrera doan izango da. Halaber, hizkuntzaren eta generoaren ikuspegitik oreka bat egon dadin jaialdiak esfortzu garrantzitsua egin du.

Jaialdi honen xede nagusia da barietate antzerkia helaraztea bai haren ohiko jarraitzaileei, baita tradiziozko espazio eszenikoetara joatera nahitaez ohituta egon behar ez duen publikoari ere. Horregatik, jaialdi honek bereizgarri du antzezpenetarako oso ohikoak ez diren agertokietan saioak programatzea, hala nola tabernak, eta, gainera, oso obra mota berezia ahalbidetzen dute: antzerkia, clown, umorea eta musika izango dira jaialdi honen osagai nagusiak.

Bestalde, edizio honetan parte hartuko dute euskarazko antzerkigintza (Poltsiko Antzerki Sorkuntzako 8. deialdia) proiektuen irabazle eta finalista suertatu ziren taldeek. Zehazki, obra hauek dira: Ay Teatro! taldearen Zaharrak Berri (Astolasterrak) (edizio honetako irabazlea) eta Atauts Sortzaileren Gudua eta Rubik taldeko Puer Aeternus (finalistak). Ekimen hau, Donostia Kulturak, Euskara Zerbitzuak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak lankidetzan bultzatzen dute. 

Informazio guztia Poltsiko Antzerki Jaialdiaren gunean, baita esku-programa (pdf) ere.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu