Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Ikastaroak: matrikulazioa zabalik urtarrilaren 19ra arte

Ostirala, 2018(e)ko Urtarrila(r)en 05-(e)an

Donostia Kulturako bigarren lau hileko ikastaroetan izena emateko aukera zabalik dago oraindik. Urtarrilaren 19ra arte, kultur etxeetan edo internet bidez egin daiteke. Ikastaroak 2018ko otsailetik maiatzera bitartekoak dira.

Besteak beste, honako ikastaro hauek eskainiko dituzte kultur etxeek:

  • Aiete Kultur Etxea: Alboka, Ardo dastaketa, Didgeridoo-a, Marra eta letrekin jolasten, Poesia ulertuz.
  • Casares Kultur Etxea: Abangoardiako sukaldaritza, Akroyoga, Irrati antzerki tailerra Anartz Zuazuarekin, Sasoiko sukaldaritza, Sukaldaritza begetarianoa, Baratza balkoian, Barreterapia.
  • Ernest Lluch Kultur Etxea: Ardo dastaketa, Bitxigintza sortzailea, Aristoteles eta Platonen filosofia, Pintxo sukaldaritza, Parkour gazteentzat.
  • Intxaurrondo Kultur Etxea: Baratza eta nutrizioa, Kontakt dantza, Luzapenak eta gorputz jarreraren hezkuntza, Makillajea, Mindfulness eta jarrera bakoirra, Rock and Roll.
  • Larrotxene Kultur Etxea: Mosaiko tailerra, Marrazketa, Teknika piktorikoak.
  • Loiola Kultur Etxea: Gure hiriko zuhaitz apartak, Harreman osasuntsuak eta menpekotasun emozionala, Graffitia.
  • Lugaritz Kultur Etxea: Singleentzako sukaldaritza, Udaberriko sukaldaritza, Baratza ekologikoa, Umorezko bakarrizketak, Ardo dastaketa.
  • Okendo Kultur Etxea: Antsietate eta estresaren kontrola, Arte jenio handienak, Gipuzkoako historia, Kaleko artea.

Informazio gehiago, honako lotura hauetan:

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu