Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2017ko gabonetako ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Intxaurrondo Kultur Etxea

Ostirala, 2017(e)ko Abendua(r)en 15-(e)an

Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra bitartean.

Erregistroa eta bulego orokorrak

Erregina Erregeorde 8ko bulegoak (Victoria Eugenia Antzokia): Astelehenetik ostiralera, jaiegunak izan ezik: 9:00-13:30.

Konstituzio plaza 1eko bulegoak: Astelehenetik ostiralera, jaiegunak izan ezik: 9:00-13:30. Abenduaren 21ean bulegoak itxita egongo dira.

San Telmo Museoa eta Historiaren Etxea

Abenduaren 22tik urtarrilaren 7ra, 10:00-20:00. Abenduaren 21ean, 24an eta 31n, 10:00-14:00. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean museoa itxita egongo da. Museoa zabalik egongo da urtarrilaren 6an, betiko ordutegian: 10:00-20:00.

San Telmoko liburutegiari dagokionez, berriz, abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra arte ordutegi hau izango du: astearteetan, 10:00-14.00 / 16:00-20:00, eta asteazkenetik ostiralera, 10:00-14:00. Astelehenetan eta asteburuetan liburutegia itxita dago.

Historiaren Etxea (Urgull) itxita dago udaberrira arte.

Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatilak

Victoria Eugenia: leihatila egunero egongo da zabalik (11:30-13:30 / 17:00-20:00), salbuespen hauekin: abenduak 24 eta 31 (11:30-13:30). Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, itxita.

Ohiko ordutegiaz gai, abenduaren 23an eta urtarrilaren 4an, leihatila 16:30ean zabalduko da (emanaldia 17:30ean delako.)

Antzoki Zaharra: leihatila abenduaren 21etik 25era eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da. Abenduaren 26an eta 31n eta urtarrilaren 5ean goizez egongo da zabalik (11:30-13:30); abenduaren 27an, 29an, 30ean eta urtarrilaren 2an, 3an eta 4an, ohiko ordutegian (11:30-13:30 / 17:00-20:00). Abenduaren 28an, ohiko ordutegiaz gain, 16:30ean zabalduko da (emanaldia 17:30ean delako). Urtarrilaren 6an eta 7an (Dock of The Bay) izango den ordutegia aurrerago zehaztuko da.

Kultur etxeak eta liburutegiak

Aiete Kultur Etxea: abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra, asteartetik ostiralera: 10:00-14:00; larunbatetan: 10:00-14:00 (abenduaren 23an eta 30ean, arratsaldez ere: 16:30-20:00); igandetan, 10:00-14:00. Jaiegunetan (abenduak 25, urtarrilak 1 eta 6) eta astelehenetan itxita.

Casares eta Tomasene Kultur Etxeak: abenduaren 22etik urtarrilaren 7ra, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan (Tomasene soilik), 10:00-14:00 / 16:30-20:00; abenduaren 21ean eta urtarrilaren 5ean, 10:00-14:00. Jaiegunetan, itxita.

Egia Kultur Etxea: abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; liburutegia zabalik egongo da arratsaldez ere abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an: 16:00-19:00. Jaiegunetan, itxita.

Ernest Lluch Kultur Etxea:

Ernest Lluch I: abenduaren 22tik urtarrilaren 7ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Abenduaren 21ean eta urtarrilaren 5ean: 10:00-14:00. Jaiegunetan, itxita.

Ernest Lluch II (areto nagusia, erakusketa gela...): abenduaren 22tik urtarrilaren 7ra, astelehenetik ostiralera: 16:00-20:30; larunbatetan, 17:00-21:00. Abenduaren 21ean eta urtarrilaren 5ean eta jaiegunetan: itxita.

Haur Liburutegi Nagusia eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunea (Fermin Calbeton, 25): Abenduaren 22tik urtarrilaren 7ra, astelehenetik larunbatera: 10:00-14:00. Abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Abenduaren 21ean eta jaiegunetan, itxita.

Larrotxene eta Intxaurrondo kultur etxeak: abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; Intxaurrondo K.E.: Abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Larrotxene K.E.: Abenduaren 27an eta urtarrilaren 3an: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Jaiegunetan, itxita.

Larratxo Liburutegia: abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00. Jaiegunetan, itxita.

Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder): ohiko ordutegia mantentzen da: astelehenetik ostiralera, 10:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Ordutegi bereziak abenduaren 21ean eta urtarrilaren 5ean: 10:00-14:00. Jaiegunetan, itxita.

Loiola Kultur Etxea: abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00. Abenduaren 28an eta urtarrilaren 4an: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Jaiegunetan, itxita.

Lugaritz Kultur Etxea: abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; abenduaren 27an eta urtarrilaren 3an: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Jaiegunetan, itxita.

Okendo Kultur Etxea: abenduaren 22tik urtarrilaren 7ra, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Abenduaren 21ean eta urtarrilaren 5ean: 10:00-14:00. Jaiegunetan, itxita.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu