Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2018an jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak: epea zabalik abenduaren 11 arte

Jaialdia Donostian

Ostirala, 2017(e)ko Azaroa(r)en 10-(e)an

Donostian musika, antzerki, dantza, liburu, ikus-entzunezko eta ikusmen-arteen jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak lehiaketa bidez emateko deialdia egin du Donostia Kulturak. 2017ko azaroaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (212. zkia.) argitaratu dira eta epea 2017ko abenduaren 11n amaituko da.

Donostia Kulturak deialdi honetarako 100.000 euroko diru-kopurua izendatu du eta eskaerak Udalinfoko bulegoetan aurkeztu ahal izango dira.

Era berean, deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsona eta entitate interesatuek eskaera telematikoak ere aurkez ditzakete udal webgunea erabilita (donostia.eus: tramite eta zerbitzuak).

Beheko loturetan dagoen informazioaz gain, kontsulta telefonoa hau dago: 943 481150.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu