Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Emakume idazleen mundu bat: Evelyne de la Chenelière eta Lydie Salvayre San Telmon

Lydie Salvayre

Astelehena, 2017(e)ko Urria(r)en 30-(e)an

Azaroaren 8an eta 9an San Telmo Museoan Emakume idazleen mundu bat, XXX. Nazioarteko Literatura Topaketa ospatuko da. Evelyne de la Chenelière-k hitzaldia eskainiko du hilaren 8an eta Lydie Salvayre-k 9an arituko da. Ekitaldi biak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira eta sarrera librea izango da aretoa bete arte. Azaroaren 8ko moderatzailea Rosa de Diego izango da eta 9koan berriz, Luisa Etxenike arituko da moderatzaile lanak egiten.

Evelyne de la Chenelière (Montreal, 1975), idazlea eta aktorea da. Lehenengo eleberria La concordance des temps, izan zen 2011n argitaratua. Antzerki munduan bi obra nagusi idatzi ditu, Désordre public, Gobernadore Nagusi Saria 2006an eta Bashir Lazhar, ingelesera eta alemanera itzulia izan dena, zinera egokitua Monsieur Lazhar izenburuarekin, 2012ko Oskar sarietarako aipamena jaso zuen.

Lydie Salvayre (Frantzia, 1946), idazlea eta antzerkigilea, Goncourt Saria irabazi zuen 2014an Pas pleurer (gaztelaniaz No llorar) eleberriarekin. Aita andaluziarra eta ama katalana zituen eta Toulouse inguruko Auterive herrian pasa zuen haurtzaroa, erbesteratutakoen kolonia batean. Toulousen Letretan eta Medikuntzan lizentziatua, psikiatrian espezializatu zen. 70eko hamarkada amaieran ekin zion idazteari eta hamahiru eleberri idatzi ditu hogei bat hizkuntzetara itzuliak, nabarmentzekoak dira: La Déclaration (1990), La Compagnie des spectres (1997), BW (2009) eta Pas Pleurer (2014), gaztelaniara itzulia No llorar (2015) izenburuarekin.

Ekitaldiaren antolatzaileak Donostia Kultura, San Telmo Museoa eta Institut Français dira.

Oharra: Lydie Salvayre idazlearen argazkia Wikipedia bidez jasoa.

Informazio gehiago: Un mundo de escritoras Frantziako Institutuaren webgunean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu