Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2018ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza: "Zaharrak Berri" proiektuak irabazi du

Astelehena, 2017(e)ko Urria(r)en 16-(e)an

Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2017/18ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programak baditu dagoeneko lehen eta bigarren sariak. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak lehen saria eman dio Ay Teatro taldearen Zaharra Berri (Astolasterra)  antzezlanari. Bigarren sariak, berriz, Atauts sortzailea taldearen Gudua eta Rubik konpainiaren Puer Aeternus lanari egokitu zaio.

Zaharrak Berri (Astolasterra)

Bi aktorek, hiru pieza labur satirikoz osatutako antzezlan "klandestinoa" eskeiniko diote publikoari, musika eta dantzarekin batera, tradizioa gaur egungo errealitatearekin nahastuz: aurreiritzi sozialak, berdintasuna lortzeko emakumearen borroka, etab. Zaharrak berri. Aktoreak: Nerea Gorriti eta Bárbara Rivas. Zuzendaria: Francisco Lidón.

Gudua

Guru bat eta emakume bat taula gainean. Emakumea Guruaren kontsultan dago, galdetzen, jakinminez. Energia ez dela sortzen, ezta deuzestatzen ere, transformatu baizik, esaldi sonatua gida harturik, Atauts Sortzaileak lan orijinal hau proposatzen digun, Asier Hernandezen gidaritzapean. Dorleta Urretabizkaia izango da aktorea.

Puer Aeternus

80ko hamarkadan Dan Keley deituriko psikologoa ohartu zen bere paziente askok hainbat sintoma komunean zituztela: heldutasunarekin lotutako ardurak saihestea, edo ezagunago zen bezala, Peter Pan sindromea. Itsusia eta txarra da zahartzea? Merezi du zahartzeak? Galdera guzti horiei buruzko hausnarketa proposatuko digu Rubik konpainiak Juan José Herrero eta Estitxu Zaldua Domingo aktoreen eskutik. Xabier Lópezek egingo ditu zuzendaritza lanak.

Proiektu irabazleak 4.000 euroko dirulaguntza jasoko du proposatutako antzezlana garatzeko eta ekoizteko. Bigarren sariak, berriz, 3.200 euroko dirulaguntza izango du. 2018ko otsailaren 15etik martxoaren 4ra Donostiako hainbat taberna eta aretotan egingo den Poltsiko Antzerki Jaialdiaren 27. edizioaren barruan ikusteko aukera izango da.

Donostia Kulturak, Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak deialdian parte hartu duten guztiei beren esker ona azaldu nahi diete. Aurkeztutako proiektuek maila altua erakutsi dute eta aukeraketa zaila izan da.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu