Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Festak: dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

Donostiako helduen danborrada: igoera

Astelehena, 2017(e)ko Urria(r)en 02-(e)an

Donostia Kultura - Donostia San Sebastián Festak-ek 2017ko irailaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (186.zkia) hemen behean aipatzen diren jai jarduerak antolatzeko dirulaguntzen oinarriak argitaratu ditu. Dokumentazioa aurkezteko epea 2017ko urriaren 27an (13:30ean) amaituko da.

Beheko zerrendan aipatzen diren oinarri guztiak Donostia Kulturaren Enplegua eta dirulaguntzak atalean daude:

  • 2017. urtean Donostian olentzeroak antolatzeko diru laguntzak arautzeko oinarriak
  • 2018. urtean Donostiako auzoetako jaiak antolatzeko diru laguntzak arautzeko oinarriak.
  • 2018ko urtarrilaren 20an Donostia Kulturak antolatutako Donostiako haur danborradan parte hartzeagatik eta 2018. urtean Donostian haur danborrada historikoek direlakoak egiten dituzten irteerengatik diru laguntzak arautzeko oinarriak.
  • 2018. urtean, urtarrilaren 20an, Donostiako auzoetan helduen danborrada mistoak antolatzeko diru laguntzak arautzeko oinarriak.
  • 2018. urtean Donostiako inauterietako konpartsa eta karrozen lehiaketan eta beste ekintzetan parte hartzeagatik diru laguntzak arautzeko oinarriak.
  • 2018. urtean Donostian kaldereroen konpartsa mistoak antolatzeko diru laguntzak arautzeko oinarriak.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu