Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Ipuinaren Ordua eta Liburu Baby Kluba jarduerak urrian abiatuko dira

Liburu Baby Kluba eta Ipuinaren Ordua

Asteazkena, 2017(e)ko Iraila(r)en 27-(e)an

Datorren astelehenetik aurrera, urriak 2, Donostiak Kulturako liburutegi sarean irakurketaren zaletasuna baino haratago doazen bi jarduera abiatuko dira ikasturte honetan: Liburu Baby Kluba eta Ipuinaren Ordua.

Liburu Baby Kluba

0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera ludiko eta didaktikoa da. Umeak heldu batekin egongo dira eta azken honek jardueran ere parte hartuko du. Jardueraren ardatza eta abiapuntua liburua da. Helburu nagusia umeengan txikitatik eta beraien familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea da.

Liburu Baby Kluba Mestiza Elkartearekin batera antolatutako jarduera da. Kulturaniztuna da eta horregatik, euskaraz, gazteleraz eta ingeleraz garatzen da. Bete arte, sarrera librea da.

Hauxe da programa:

Liburutegiaren arabera, astero, hilean bitan edo hilabetean behin eskainiko da.

  • Astelehenetan: urriaren 2tik aurrera, Okendo, 10:30-11:30 (astero).
  • Astearteetan: urriaren 3tik aurrera, Egia, 11:00-12:00 (hilean behin); Lugaritz, urriaren 31n, 16:00-17:00 (hilean behin).
  • Asteazkenetan: urriaren 4tik aurrera, Haur Liburutegi Nagusia, 10:30-11:30 (astero); Intxaurrondo, urriaren 18an, 18:00-19:00 (hilean bitan).
  • Ostegunetan: urriaren 19tik aurrera, Casares-Tomasene, 10:30-11:30 (astero) eta Loiola, 18:00-19:00 (hilean behin).
  • Larunbatetan: urriaren 7tik aurrera, Ernest Lluch, 10:30-11:30 (hilean bitan).

Ipuinaren Ordua

Ipuinaren Ordua 2-5 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta. Ipuinen bidez, irudimen eta fantasia pizteaz gain, modu dibertigarri batean, haurra liburuetara eta liburutegira hurbilaraztea du helburu.

Saioak euskaraz dira eta, normalean, astero eta 18:00etan, baina salbuespenak daude. Adinari dagokionez, 2-4, 2-5 eta 3-5 urte bitarteko haurrentzat antolatzen dira, baina liburutegi bakoitzak bere berezitasunak ditu eta komeni da aldez aurretik galdetzea. Bete arte, sarrera librea da.

Hauxe da programa:

  • Astelehenetan, urriaren 2tik aurrera, Intxaurrondo, Ernest Lluch eta Haur Liburutegi Nagusian (F. Calbeton).
  • Astearteetan, urriaren 3tik aurrera, Aiete eta Loiolaren txanda izango da. Astearteetan ere bai, baina hilean behin: Larrotxene (hileko azken asteartea).
  • Asteazkenetan, Okendon, Casares-Tomasenen eta Martuteneko Amundarain Mediatekan du egoitza Ipuinaren Orduak. Okendon urrriaren 4an hasiko da eta Casares-Tomasenen, berriz, urriaren 18an, 17:00etan. Amundarain Mediatekan edo Etxarriene Auzo-etxean hilabetean behin egingo da, hirugarren asteazkenean, 17:00etan.
  • Ostegunetan, Egia eta Larratxoren txanda izango da. Egian urriaren 5etik aurrera eta Larratxon, berriz, urriaren 19tik aurrera, 17:00etan.
  • Ostiraletan, urriaren 6tik aurrera, Lugaritz kultur etxean izango dira saioak.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu