Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Zer da WikiLiburutegiak izeneko proiektua?

Idazlezainak

Asteartea, 2017(e)ko Uztaila(r)en 04-(e)an

WikiLiburutegiak 2015eko udazkenean sortutako proiektuaren berri emateko bideo laburra prestatu dugu. Datozen egunetan prest egongo da bertsio luzeagoa.

Proiektuaren helburuen artean honako hauek daude:

  • Euskal idazleen artikuluak sortu, osatu eta eguneratzea (Idazlezainak)
  • Haur eta Gazte Literaturaren edukiak zabaltzea
  • Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunearen bilduma ezagutzera ematea eta alfabetizazio digitala sustatzea
  • Wikipedia ikasleen artean zabaltzea eta ikasle horiek edukien sortzaile bihurtzea.

Donostiako Udal Liburutegiko Haur Liburuaren Dokumentaziogunearen, Donostia Kulturaren, Euskal Idazleen Elkartearen, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen eskutik abiarazitako egitasmoa da.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu