Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Poesiaren Nazioarteko Eguna: bi errezitaldi martxoaren 20an eta 21ean

Mintxo Cemillan-en irudia

Ostirala, 2017(e)ko Martxoa(r)en 10-(e)an

Poesiaren Nazioarteko Eguna dela eta, bi ekitaldi antolatu ditu Donostia Kulturak: martxoaren 20an, Hegan egin nahi duten arrainak gara errezitaldi musikatuaren estreinaldia egingo da Victoria Eugenia Cluben, arratsaldeko 19:30ean Patxi Zubizarretak aukeratutako poeta eta pentsalarien testu zein hizkuntzekin. Martxoaren 21ean, berriz, Karmelo C. Iribarrenek irakurketa egingo du Ernest Lluch Kultur Etxean, arratsaldeko 19:30ean.

Martxoaren 20an Hegan egin nahi duten arrainak gara errezitaldi musikatuaren estreinaldia egingo da Victoria Eugenia Cluben, arratsaldeko 19:30ean. Patxi Zubizarretak aukeratutako poeta eta pentsalarien testu zein hizkuntzekin, Garazi Hach Embarek, Maddi Oihenart eta Felipe Barandiaranen ahotsek, Pello Ramirezen txeloak eta Mintxo Cemillánen margoek burutuko dute ekitaldia. Sarrera librea izango da eta gonbidapenak jaso beharko dira Victoria Eugeniako lehiatilan errezitaldiaren egunean arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Martxoaren 21ean, berriz, Karmelo C. Iribarrenek Pequeños incidentes eta El amor, ese viejo neón berriki argitaratu dituen antologien aurkezpena eta poemen irakurketa egingo du Ernest Lluch Kultur Etxean, arratsaldeko 19:30ean. Berarekin batera izango dira Itziar Minguez olerkaria eta Juan Velázquez irakasle eta idazlea.

Bi egunetako jardueren berri emateko irudiaren egilea Mintxo Cemillan da (lotura, 2.5 MB, jpg irudia).

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu