Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Olatu Talkako kontzertuetan eta merkatuetan parte hartzeko izen-emate epea zabalik

Olatu Talkako kontzertu bat

Astelehena, 2017(e)ko Martxoa(r)en 06-(e)an

Olatu Talka jaialdian era aktiboan parte hartu nahi dutenek oraintxe beste bi aukera dituzte. Izan ere, batetik, musika talde edo bakarlari gisa jarduten dutenek Olatu Talkako kontzertuetan jotzeko izena eman dezakete, eta bestetik, jaialdiko merkatuetan posturen bat jarri nahi dutenek ere badute aukera.

Izen-emate epea martxoaren 19ra artekoa da eta www.olatutalka.eus webgunearen bidez egin behar da.

Kontzertuei dagokienez, Olatu Talka jaialdian musikak leku garrantzitsua izango du aurten ere. Taldearen edo bakarlariaren estiloa edozein dela ere, Olatu Talka plataforma egokia izan daiteke norberaren sorkuntza ezagutarazteko. Beraz, maiatzaren 19, 20 eta 21ean hirian zehar jarriko diren agertokietan jotzeko eta ongi pasatzeko gogoa dutenek eta publiko berriaren aurrean haien proiektu musikala zabaldu nahi dutenek hementxe dute aukera.

Merkatuei dagokionez, aurtengo Olatu Talkan bi merkatu nagusi egingo dira, eta bertan saltokia jarri nahi dutenek izena emateko aukera dute.

Merkatuetako bat, azken urteetan bezala, Kontxa Gaumarket izango da eta maiatzaren 19 eta 20an egingo da Kontxako arkupeetan. Merkatu hau beren diseinuak zein produktuak erakusteko edo merkaturatzeko denda fisikorik ez duten sortzaileentzat da.

Beste merkatua, berriz, Intxaurrondoko Sagastieder plazan izango da, maiatzaren 20an, eta berrerabilera izango du ardatz. Berrerabilitako materialekin artea edo bestelako produktuak sortzen dituztenentzako azoka izango da eta arlo horretan aritzen den edonork eman dezake izena.

Antolakuntzak jasotako proposamenen artean aukeraketa egingo du eta izena eman dutenekin harremanetan jarriko da, hautatuak izan diren edo ez zehazteko.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu