Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Donostia Kulturak 2017ko udaberriko musika programazioa aurreratu du

Donostia Kulturak 2017ko udaberriko musika programazioa aurreratzen du

Asteazkena, 2017(e)ko Martxoa(r)en 01-(e)an

James Rhodes, Madeleine Peyroux, The Zombies, Jarabe de Palo, Shongai, Rocío Márquez, Su Ta Gar, Adiós a la Bohemia, Gatibu, Cracker, El Twanguero, León Benavente, Adrián Costa & The Criers, Itzal zaunka, Hitzak hots... Donostia Kulturaren 2017ko udaberriko musika egitarauaren aurrerapena da hau. Sarrerak gaur jarriko dira salgai, martxoak 1, goizeko 11:30ean gure txarteldegietan (Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharra) eta ohiko salmenta kanaletan: donostiakultura.eus/sarrerak.

Victoria Eugenia Antzokia

Victoria Eugeniako 2017ko bigarren hiruhileko programazioa izen handiz beteta dator.

Lehenengoa, maiatzaren 3an: Jarabe de Palo. Pau Donés abeslariak 50 urte beteko ditu aurten eta bandak 20.

Beste borrokalari garaile bat ere izango dugu gure artean: James Rhodes piano-jotzailea (maiatzak 5).

Bi emakume, nor bere estiloan: Madeleyne Peyroux (maiatzak 17), jazz abeslaririk estimatuenetako bat; Rocío Márquez (maiatzak 31), flamenkoa irauli duen kantaria.

Songhai (maiatzak 18) 80 eta 90 urteetako fusio liluragarrienetako bat izan zen: Ketama taldea eta Maliko musikari Toumani Diabaté.

Pop britaniarraren ordezkari disdiratsuenetako bat dugu The Zombies (maiatzak 30).

Su Ta Gar (ekainak 8) euskal rockaren klasiko batzuk dira.

Seguruenez, Joserra Senperena eta Rafael Berrio musikarien eskutik iritsiko zaigu proposamenik originalena. Pio Barojaren libreto bat abiapuntu hartuta, Pablo Sorozabalek musika jarri zion ekitaldi bakarreko Adiós a la Bohemia opera txikiari, 1933an Madrilen estreinatu zena. Ekainaren 25ean estreinatuko dute Victoria Eugenian. Donostia Kulturak diruz lagundu du diskoa.

Eta horrekin guztiarekin batera, Donostia Musika zikloko kontzertuak hiru abeslari gazteren eskutik: Paula Iragorri, mezzosopranoa (maiatzak 16), Gillen Munguía, tenorra (ekainak 9) eta Mikel Uskola, kontratenorra (ekainak 23).

Laster jakingo dugu nork irabazi duen 2017ko Adarra Saria. Ekainaren 21ean arituko da zuzenean antzokian.

Antzoki Zaharra

Bi ikuskizun diziplina anitzekoak: Itzal zaunka apirilaren 28an (Harkaitz Cano, Antton Olariaga eta Jexuxmai Lopetegi); Hitzak hots maiatzaren 28an (Anjel Lertxundi, Arantxa Urretabizkaia eta Antton Valverde).

Dkluba zirkuitua

Dkluba zirkuituaren barruan, udaberriak eremu komertzialetik aldentzen diren hitzorduak proposatuko ditu Intxaurrondo Kultur Etxean.

Salgai diren Julieta Venegas (apirilak 1) eta Los Tiki Phantoms (apirilak 8) kontzertuei Gatibu batu zaie (apirilaren 21ean).

Cracker (maiatzak 5) rock alternatiboa egiten duen Ipar Amerikako taldea da. Camper Van Beethoven taldeko kide ohia den David Loweryk eta Johnny Hickman gitarra-jotzaileak gidatzen dute banda.

El Twanguerok (maiatzak 13) eta Adrian Costak (ekainak 10) saio bikoitza eskainiko dute, hitzaldi (masterclass) eta kontzertu formatuan.

Azkenik, Leon Benavente (ekainak 3), melodia itsaskor eta 80ko zenbait ukitu ilun dituen rock musika.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu