Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Sexhitz: sexualitatea helduaroan jorratzeko hitzaldiak eta tailerrak

Itziar Saenz de Ojer

Asteartea, 2017(e)ko Otsaila(r)en 28-(e)an

Plus 55 programak sexuaren inguruko bizipenak lasaitasunez partekatu, zalantzak argitu eta horien inguruan hitz egiteko gunea eskainiko die Donostiako pertsona nagusiei, hitzaldiak, antzezlan ludikoak eta bizipenen tailerrak eskainiz martxoan eta apirilean zehar.

Plus 55 programaren erabiltzaileek adierazitako jakin-minak eta beharrak bultzatuta sortu da aipatu ekimena, eta esan gabe baina buruan ditugun dozenaka zalantzei erantzuna ematea du xede, egunerokotasunean ez baita horiek argitzeko tarterik izaten.

Honako hauek dira ekimenaren helburu nagusiak:

  • Adinak sexualitatea bizitzeko moduan nola eragiten duen kontzientziatzea.
  • Ondorio horiek egun bizi dugun gizarte-eremuan identifikatzea.
  • Gizon-emakumeen sexualitatearen kontzeptuak argitzea.

Eta tailerretan:

  • Gogobeteko gaituen erotikaren aukerak erakustea.
  • Gizon-emakumeek jasaten dituzten aldaketa biologikoen berri ematea eta horiek praktika erotikoetan duten benetako eragina ikusaraztea.
  • Aldaketa horien aurrean sor litezkeen jarrerak aztertzea.
  • Praktika erotiko horien aurrean dauden (edo izan diren) itxaropenak ezagutzea eta aitortzea.
  • Praktika erotikoen esperientzia biografikoak aitortzea eta partekatzea.
  • Adinak praktika erotikoetarako eskaintzen dituen aukerak identifikatzea.

Ekitaldiak

Martxoak 16, monologoa (Sexijentziak askatuz) eta hitzaldia (Todo lo que nunca tuvo que ver con la edad. Características de esta sociedad) Okendo Kultur Etxean, arratsaldeko 18:00etan.

Martxoak 23, monologoa (Sexijentziak askatuz) eta hitzaldia (Cambios y su afrontamiento en mujeres y hombres) Lugaritz Kultur Etxean (Imanol Larzabal aretoa), arratsaldeko 18:00etan.

Martxoak 27 eta 28, tailerra (Cultivando el placer y el encuentro) Tomasene Kultur Etxean, arrasaldeko 17:00etatik 19:00etara (plaza mugatuak, izena emateko informazioa loturan bertan).

Apirilak 5 eta 6, tailerra (Cultivando el placer y el encuentro) Intxaurrondo Kultur Etxean, arrasaldeko 17:00etatik 19:00etara (plaza mugatuak, izena emateko informazioa loturan bertan).

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu