Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Zinegoak 2017k Donostia bisitatuko du

Los objetos amorosos

Astelehena, 2017(e)ko Otsaila(r)en 27-(e)an

Martxoaren 3tik 5era, Zinegoak 2017k Donostia bisitatuko du. Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdi honetako bi film luze eta film labur sorta bat proiektatuko dira Trueba Zineetan (19:45). Ehgamek, Gehituk, Zinegoak eta Donostia Kulturak, Sebastiane Sariaren lankidetzarekin, bederatzigarren aldiz ondoz ondokoz, Donostia bisitatzen duen sariketa honen lagin bat aurkezten dute. Sarrerak: SADE

Programazioa

martxoak 3: Transit Havana (2016)

Urtean behin Holanda eta Belgikako bi zirujau plastikok Habanara hegan egiten dute bost pertsona kubatar transgenerori ebakuntza egiteko. "Homofobia ez, sozialismoa bai!", estatuaren lema ofiziala da, transgenero pertsonak zaintzeko egin duen egitasmo berriarena, Mariela Castro, Raúl Castro presidentearen alabak zuzentzen duena. Urtebetez baino gehiago, Daniel Abma eta Alex Bakker zinemagileak hiru protagonisten ondoan egon dira: Odette, Juani eta Malú, eta erakutsiko digute nola bizi den Kuban trans izanez gero.

martxoak 4: Los objetos amorosos (2016)

Luz-ek Italiara emigratuko du, etorkizun hobearen bila. Kolonbian bi urteko semea utzia du, familiarekin. Baina bere europar ametsa okertzen hasiko da hainbat ezbeharren protagonista izaten hasiko da eta. Luzek bere estatus sozial berria onartuko du, eta hutsetik hasiko da berriro eta garbiketaren sektorean hasiko da lanean. Ustekabean Fran ezagutzen duen arte. Franek Luzen eskema guztiak apurtuko ditu. Elkarrekin euren bizitzaren jabe izatea erabakiko dute, mundu osoa aurretik eta Erroma beren esanetara dutela.

martxoak 5: Laburmetraiak

Informazio gehiago

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu