Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Donostia Kulturak neguko arte eszenikoen programazioa aurkeztu du

Donostia Kultura: 2017ko neguko arte eszenikoak

Osteguna, 2016(e)ko Abendua(r)en 01-(e)an

Gaur, abenduak 1, Donostia Kulturak negu honetan helduentzat programatutako musika, antzerkia eta dantza emanaldien berri eman du. Sarrerak salgai daude jada gure leihatiletan eta www.donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.

Antzerkiari dagokionez, izen hauek nabarmenduko ditugu: Faemino y Cansado (urtarrilaren 7 eta 8an); El Mago Pop (urtarrilaren 26tik 29ra); Escuadra hacia la muerte, Alfonso Sastreren testua, Paco Azorinek zuzendua (otsailak 3 eta 4); Serlo o no, Jean-Claude Grumberg dramaturgoarena, Josep Maria Flotats-en zuzendaritzapean (Taller 75 eta Teatre Lliure: otsailak 17 eta 18); L´Om-Imprebís (martxoak 17 eta 18); amaitzeko, La respiración Teatro de la Abadía-ren eskutik (martxoak 25).

Dantzaren alorrean, bost ikuskizun: Malandain Ballet Biarritz-en Noé-rekin (urtarrilak 14 eta 15); Jesús Herrera, Dantzari Bailaor (otsailak 11); Antonio Ruz (otsailak 18); Aukeran Dantza Taldearen Maurizia (martxoak 24) eta Thomas Noone Dance (martxoak 25).

Hainbat kontzertu ere eman dira ezagutzera gaur. Izen batzuk aipatzearren: lehendik aurkeztutako Ruper Ordorikaren saioa (urtarrilak 6); Kalakan (urtarrilak 22); Bigott (otsailak 4); John Mayall & The Blues Breakers (otsailak 14); Iván Ferreiro (otsailak 24); 7 Notas 7 Colores (martxoak 4); Bebe (martxoak 17); Audience (martxoak 25); Hesian (martxoak 25).

Hemen duzue pdf formatuetan gaur aurkeztutako bi programak: Victoria Eugenia Antzokia eta arte eszenikoetakoa.

 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu